ENE! 2017

ENE! 2017

Azaroak 30, osteguna 20:00. AFARI TERTULIA MAKALENA ELKARTEAN Beñi Agirre Nabarraldeko kidearekin afaria eta afalosteko tertulia euskararen egoeraz. Euskararen iraupenaren misterioa Afarirako txartelak salgai Txokolaterixan. Prezioa: 12 €. 8 € langabe eta ikasleak. Abenduak 1, ostirala 12:00. ANTZERKI-SOLASALDIA. Batxilerreko ikasleek Hozkailua antzerkia ikusiko dute Santa Anan. Ondoren solasaldi irekia izango dute aktoreekin. 14:45. GOZATU EUSKARAZ! LH1-LH2. Munduko jolasak, kiroldegian. LH3-LH4. Ginkana kooperatiboa Oñatiko kaleetan. LH5-LH6. Gauargi taldearekin Flash mob-a Oñatiko plazan. 16:30. TXANTXARIAK, kaleko musikariak. Familientzat jolas saio musikatua.Berdura plazan. 18:00. EUSKAL KANTU SAIOA. Euskal kantuak abestuko ditugu udaletxeko kontzejupean.Ikastetxeetako Guraso Elkarteek txokolatea banatuko dute doan eta ikasleek euskararen aldeko mezua duten bizkotxoak salduko dituzte. KAZETARI TALDEA. Ikastetxeetako ikasleez osatutako kazetari taldeak emango du Euskararen Egunaren berri herri komunikabideetan eta Goienako...
AZAROAK 30, GREBA!!

AZAROAK 30, GREBA!!

IRAKASKUNTZA PUBLIKOA  JASATEN ARI DEN MURRIZKETEI AURRE EGITEKO ASMOZ,   DATORREN  OSTEGUNEAN, AZAROAK 30, ERREKALDE HERRI ESKOLAKO IRAKASLERIAREN %97 ak GREBA EGINGO DU.   KLASEAK EZ DIRA NORMALTASUNEZ EMANGO. BESTALDE, GREBA HONEK JANGELA ZERBITZUAN EZ  DU ERAGINIK IZANGO .   Badakizu EAEn hezkuntzara bideratzen den inbertsioa Europar Batasuneko bataz bestekotik oso urrun dagoela? Badakizu 2018. urterako Eusko Jaurlaritzak “historiako aurrekontu handienak” izanda, hezkuntzara 2010ean baino gutxiago bideratu nahi duela? HEZKUNTZAN INBERTSIOA HANDITU!          Badakizu Lehen Hezkuntzan irakasle bat gaixotzen denean ordezkoa 4. egunetik aurrera bidaltzen dutela, eta Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide heziketan astebete pasatuta? ORDEZKAPENAK LEHEN EGUNETIK!          Badakizu irakasle bat gaixotzen denean soldata murrizten zaiola? BAJAK ZIGORGABETU!          Badakizu gela bakoitzean gero eta ikasle gehiago egonik irakasle kopurua ez dela igo maila berean eta, ondorioz, jarraipen pertsonala egitea gero eta zailagoa dela, gainera, eskolako proiektuetarako ordu kredituak (agenda21, elkarbizitza, IKT, liburutugia, etab.) murriztu eta kasu askotan desagertu direla? RATIOAK TXIKITU, PLANTILLAK HANDITU! Badakizu  10 irakasletik 4 behin-behinekoak direla eta urtero aldaketa handiak daudela plantilletan?  LANGILEAK EGONKORTU          Badakizu erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak desagertzearen ondorioz irakaslegoaren bataz besteko adina zahartzen doala? ERRETIROA LAGUNTZEKO NEURRIAK BERRESKURATU          Badakizu gure ikasleen ebaluazioa Madrildik eta LOMCEren arabera zehazten dutela? Badakizu egungo hizkuntz ereduen bitartez ez direla ikasle guztiak euskalduntzen? … eta galdera sorta  luze zabalarekin jarrai genezake. Horregatik guztiagatik, iaz LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek deituta mobilizazioei hasiera eman genien eta ikasturte honetarako “udazken beroa” iragarri genuen.  Horrela, azaroan zehar haurreskoletako, sukalde eta garbiketako eta heziketa bereziko lankideek egindako borrokari lekukoa hartuz datorren azaroaren 27an irakasleok BORROKA ASTEAri ekingo diogu. Astean zeharreko ekimenez gain AZAROAREN 30an GREBA egin eta 12:00etan manifestazioak...
Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeria

Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria giza eskubide urraketarik ohikoena eta pertsona gehien ukitzen duen arazoa da. Gainera, munduko gizarte guztietan gertatzen da, haien sistema ekonomikoa edo politikoa edozein izanda ere. Emakumeen aurkako indarkeriak ez ditu kulturak, gizarte-klaseak edo etniak bereizten. Eguneroko lotsagarrikeria hori modu eta eremu askotan gertatzen da, baina jatorri bakarra du: emakumeek emakume izateagatik diskriminazio unibertsala pairatu behar dutela. Indarkeriarik gabeko bizitza izatea giza eskubide bat da. Mundu guztian, emakumeak antolatu egin dira genero indarkeria agerian jartzeko eta haren aurka borroka egiteko. Antolatutako emakume talde horien eraginez aldaketak egin dira legeetan, politiketan eta ohituretan. Hala ere, aurrerapen handiak lortu diren arren, munduko zenbait lekutan lege eta politika guztiz baztertzaileak daude, eta ia planeta osoan diskriminazioa oraindik ere badago. Nazioarteko legediak dio estatuen erantzukizuna direla giza eskubideen urraketak, bai estatu-eragileek egindakoak, bai partikularrek egindakoak. Guztiok batera arazo larri honekin bukatu behar dugu, izan ere, ezinbestekoa da bakoitzak bere harri-koskorra ipintzea gauzak aldatzeko. AZAROAK 25, 12:30ean ELKARRETARATZEA HERRIKO...