TREN IBILTARIA

TREN IBILTARIA

Beste urte batez,  Errekaldeko Guraso elkarteak “Tren ibiltaria” izenarekin maiatzaren 13 tik 24 ra, eskolako neska-mutilentzat eta hauen gurasoentzat eskolara oinez joateko ekintza antolatu du. Bertako helburu nagusia eskolara oinez edo beste modu jasangarri batez joatea izango da. Parte hartzera animatzen zaituztegu. Data: Maiatzak 13 – Maiatzak 24 Ibilbideak: San Lorentzo (Tuneleko Sarrera): 8:40 Kasablanka: 8:25 –> Aker: 8:45 Bidebarrieta (Dia): 8:40 –> Kultur Etxea: 8:50 San Martingo Zubia: 8:40 –> Kultur Etxea:...
LGTBIQ+

LGTBIQ+

ZERGATIK OSPATZEN DUGU HOMOFOBIAREN KONTRAKO EGUNA MAIATZAREN 17AN? Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da, izan ere 1990eko egun jakin horretan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen. Erabakia hark helburu bat baino gehiago du; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lortzea, eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) homofobiaren kontrako egunari onespena ematea. Eskaera honekin LGTB kolektiboek ez ezik, erakunde publiko batzuek ere bat egiten dute. 2006an kolektibo honen ibilbidean aurrerapauso berri bat ematen zen , eta Indonesiako Yogykartan giza eskubideetan adituak ziren 29 pertsonek dokumentu bat sortu zuten. Bertan, horrelako eskubideak batuz: 1. Edozein orientazio sexual edo genero identitatea duen gizakiak du giza eskubideen babesa. 2. Berdintasunean bizitzeko eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea. 3. Bere izaera juridikoa onartua izateko eskubidea. Halere, aurrera pauso handiak eman badira ere, badaude datuak kontrakoa ere adierazten dutenak. Euskal Autonomi Erkidegora hurbiltzen bagara berehala ohartuko gara homofobia arazo larria jarraitzen duela izaten gure ikastetxeetan. Azken hau baieztatzera dator ISEI-IVEI-k ateratako azken datuak. Datu hauen arabera: Etengabe baztertzearen arrazoiak ikasleen esanetan ( txostenaren 30 orrialdearen grafikoak adieratzen duenez ) DBH-n gaytzat hartzea ( %23,6) edo lesbianatzat hartzea (% 7,3) izango...