ENE! 2017

ENE! 2017

Azaroak 30, osteguna
20:00. AFARI TERTULIA MAKALENA ELKARTEAN
Beñi Agirre Nabarraldeko kidearekin afaria eta afalosteko tertulia euskararen egoeraz. Euskararen iraupenaren misterioa
Afarirako txartelak salgai Txokolaterixan. Prezioa: 12 €. 8 € langabe eta ikasleak.

Abenduak 1, ostirala
12:00. ANTZERKI-SOLASALDIA.
Batxilerreko ikasleek Hozkailua antzerkia ikusiko dute Santa Anan. Ondoren solasaldi irekia izango dute aktoreekin.

14:45. GOZATU EUSKARAZ!
LH1-LH2. Munduko jolasak, kiroldegian.
LH3-LH4. Ginkana kooperatiboa Oñatiko kaleetan.
LH5-LH6. Gauargi taldearekin Flash mob-a Oñatiko plazan.

16:30. TXANTXARIAK, kaleko musikariak. Familientzat jolas saio musikatua.Berdura plazan.

18:00. EUSKAL KANTU SAIOA.
Euskal kantuak abestuko ditugu udaletxeko kontzejupean.Ikastetxeetako Guraso Elkarteek txokolatea banatuko dute doan eta ikasleek euskararen aldeko mezua duten bizkotxoak salduko dituzte.

KAZETARI TALDEA.
Ikastetxeetako ikasleez osatutako kazetari taldeak emango du Euskararen Egunaren berri herri komunikabideetan eta Goienako medioetan.

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Share This