by urgain_admin | Mar 21, 2017 | Ekintzak, Errekalde, URGAIN
by urgain_admin | Mar 18, 2017 | Uncategorized
2010etik 2017ra doazen ikasturteek ez dute berri onik ekarri EAEko irakaskuntza publikora: murrizketa politikari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak urtez urte: Matrikulak izan duen gorakadari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak ez zaizkio erantsi orainarteko plantilari; ikasle kopuruak gora egin duen neurri berean ez da handitu irakasle kopurua. EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan. Ordezkapenak betetzeko araudiak zuzen zuzenean kaltetzen du hezkuntza kalitatea. Nola deitu, bestela, kasu askotan ikasleak ordezko irakaslerik gabe 5 egun edo gehiago pasatu behar izatea? Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da. Ikastetxeetako klaustroen eta irakasleen ardurak etengabe handitzen jarraitzen dute, gero eta arazo gehiago dago ikastetxeetan ardura guztiei heltzeko, ikasleen aniztasunari eta behar bereziei egoki erantzuteko, ikastetxeetako proiektuei aurre egiteko, formazioa burutzeko eta ikastetxearen antolaketa oinarrizko parametro egokitan garatzeko. Bataz-besteia%40ko behin-behinekotasuna(%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 HeziketaBerezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murriztu behar da . MURRIZKETARIK EZ!! HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!! LAN BALDINTZAK HOBETU, ESKOLA PUBLIKOA...
by urgain_admin | Mar 18, 2017 | Ekintzak, Errekalde, URGAIN
Martxoaren 30ean hasiko da 20. Korrika Otxandixon. Guk ongi etorria ematea nahi diogu Korrikari argazki eta bideo hauekin. Eskolako ikasleek lan bikaina egin dute!!Aupa zuek!! Eskerrik asko, Mikel. Argazki eta bideo...
by urgain_admin | Mar 8, 2017 | Ekintzak, Errekalde, URGAIN
Martxoaren 8an eskolako ikasle eta irakasleek Wangari Maathairi omenaldi bat eskeini genion. Gela guztietan bere bizitzaren inguruan hausnartu ondoren marrazkien bidez bere biografia irudikatu eta eskolako sarreran jarri genuen. Lan horretan teknika eta estilo ezberdinak erabiliz Bioaniztasunaren alde horrenbeste borrokatu zuen emakumea gogoratu genuen. Wangarik ondo merezitako Bakearen Nobel Saria irabazi zuen. Jarrai dezagun bere bidea Amalurra zainduz!! Wangari Maathai (Ihithe, Kenia, 1940ko apirilaren 1a – Nairobi, Kenia,2011ko irailaren 25a) ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria izan zen, kikuyu etniakoa. Ameriketako Estatu Batuetara ikastera joan zen 20 urterekin, eta Pittsburgheko Unibertsitatean Biologian doktoratu zen. 30 urte baino gehiago eman zituen oihanen suntsipenaren aurka borrokatzen.Mama Miti ezizena hartu zuen («Zuhaitzen Ama», alegia). 1977an, Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen, gaur egun Tanzania,Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawe estatuetan ere hedatuta dagoena. Halaber, bere herrialdeko gobernuan izan zen 2003tik 2005 arte, betiere ingurugiroaren alde lan eginez. 2004an Bakearen Nobel saria eman zioten, «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik». Bakearen Nobel saria lortu duen Afrikako lehen emakumea izan da. Obulutegiko minbiziak jota hil zen 71 urterekin. Wangari eta pakearen...
by urgain_admin | Mar 7, 2017 | Ekintzak, Errekalde, URGAIN
Eusko jaurlaritzaren Ikas2deak programaren barruan Irati Anda eskalatzailea eskolara etorri zaigu. Nahiz eta esparru askotan ezagutu Irati, gaurkoan, eskalatzaile denborako bizipenei buruz aritu zaigu hitz egiten. Arratsalde pasa ederra egin dute 6.mailako ikasleek bere bizipenak entzuten. ESKERRIK ASKO, IRATI!!! ARGAZKI GUZTIAK...