Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria giza eskubide urraketarik ohikoena eta pertsona gehien ukitzen duen arazoa da. Gainera, munduko gizarte guztietan gertatzen da, haien sistema ekonomikoa edo politikoa edozein izanda ere. Emakumeen aurkako indarkeriak ez ditu kulturak, gizarte-klaseak edo etniak bereizten. Eguneroko lotsagarrikeria hori modu eta eremu askotan gertatzen da, baina jatorri bakarra du: emakumeek emakume izateagatik diskriminazio unibertsala pairatu behar dutela.
Indarkeriarik gabeko bizitza izatea giza eskubide bat da. Mundu guztian, emakumeak antolatu egin dira genero indarkeria agerian jartzeko eta haren aurka borroka egiteko. Antolatutako emakume talde horien eraginez aldaketak egin dira legeetan, politiketan eta ohituretan. Hala ere, aurrerapen handiak lortu diren arren, munduko zenbait lekutan lege eta politika guztiz baztertzaileak daude, eta ia planeta osoan diskriminazioa oraindik ere badago.
Nazioarteko legediak dio estatuen erantzukizuna direla giza eskubideen urraketak, bai estatu-eragileek egindakoak, bai partikularrek egindakoak. Guztiok batera arazo larri honekin bukatu behar dugu, izan ere, ezinbestekoa da bakoitzak bere harri-koskorra ipintzea gauzak aldatzeko.
AZAROAK 25, 12:30ean ELKARRETARATZEA HERRIKO PLAZAN