IRAKASKUNTZA PUBLIKOA JASATEN ARI DEN MURRIZKETEI AURRE EGITEKO ASMOZ, DATORREN OSTEGUNEAN, AZAROAK 30, ERREKALDE HERRI ESKOLAKO IRAKASLERIAREN %97 ak GREBA EGINGO DU.
KLASEAK EZ DIRA NORMALTASUNEZ EMANGO. BESTALDE, GREBA HONEK JANGELA ZERBITZUAN EZ DU ERAGINIK IZANGO .
Badakizu EAEn hezkuntzara bideratzen den inbertsioa Europar Batasuneko bataz bestekotik oso urrun dagoela? Badakizu 2018. urterako Eusko Jaurlaritzak “historiako aurrekontu handienak” izanda, hezkuntzara 2010ean baino gutxiago bideratu nahi duela? HEZKUNTZAN INBERTSIOA HANDITU!
Badakizu Lehen Hezkuntzan irakasle bat gaixotzen denean ordezkoa 4. egunetik aurrera bidaltzen dutela, eta Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide heziketan astebete pasatuta? ORDEZKAPENAK LEHEN EGUNETIK!
Badakizu irakasle bat gaixotzen denean soldata murrizten zaiola? BAJAK ZIGORGABETU!
Badakizu gela bakoitzean gero eta ikasle gehiago egonik irakasle kopurua ez dela igo maila berean eta, ondorioz, jarraipen pertsonala egitea gero eta zailagoa dela, gainera, eskolako proiektuetarako ordu kredituak (agenda21, elkarbizitza, IKT, liburutugia, etab.) murriztu eta kasu askotan desagertu direla? RATIOAK TXIKITU, PLANTILLAK HANDITU!
Badakizu 10 irakasletik 4 behin-behinekoak direla eta urtero aldaketa handiak daudela plantilletan? LANGILEAK EGONKORTU
Badakizu erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak desagertzearen ondorioz irakaslegoaren bataz besteko adina zahartzen doala? ERRETIROA LAGUNTZEKO NEURRIAK BERRESKURATU
Badakizu gure ikasleen ebaluazioa Madrildik eta LOMCEren arabera zehazten dutela? Badakizu egungo hizkuntz ereduen bitartez ez direla ikasle guztiak euskalduntzen? … eta galdera sorta luze zabalarekin jarrai genezake.
Horregatik guztiagatik, iaz LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek deituta mobilizazioei hasiera eman genien eta ikasturte honetarako “udazken beroa” iragarri genuen. Horrela, azaroan zehar haurreskoletako, sukalde eta garbiketako eta heziketa bereziko lankideek egindako borrokari lekukoa hartuz datorren azaroaren 27an irakasleok BORROKA ASTEAri ekingo diogu.
Astean zeharreko ekimenez gain AZAROAREN 30an GREBA egin eta 12:00etan manifestazioak egingo ditugu hiriburuetan (Bilbon, Gran via 85ean; Gasteizen, Bilbo Plazan; Donosti, Bulebarrean).
LAN BALDINTZAK HOBETU. HEZKUNTZA ERAIKI!
ESKOLA PUBLIKOA INDARTU!!