IRAKASKUNTZA PUBLIKOA JASATEN ARI DEN MURRIZKETEI AURRE EGITEKO ASMOZ, DATORREN ASTEARTEAN, MAIATZAREN 23AN, ERREKALDE HERRI ESKOLAKO IRAKASLERIAREN %66AK GREBA EGINGO DU. KLASEAK EZ DIRA NORMALTASUNEZ EMANGO .BESTALDE GREBA HONEK JANGELA ZERBITZUAN EZ DU ERAGINIK IZANGO . 2010etik 2017ra doazen ikasturteek ez dute berri onik ekarri EAEko irakaskuntza publikora: murrizketa politikari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak urtez urte: Matrikulak izan duen gorakadari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak ez zaizkio erantsi orain arteko plantilari; ikasle kopuruak gora egin duen neurri berean ez da handitu irakasle kopurua. EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan. Ordezkapenak betetzeko araudiak zuzen zuzenean kaltetzen du hezkuntza kalitatea. Nola deitu, bestela, kasu askotan ikasleak ordezko irakaslerik gabe 5 egun edo gehiago pasatu behar izatea? Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da. Ikastetxeetako klaustroen eta irakasleen ardurak etengabe handitzen jarraitzen dute, gero eta arazo gehiago dago ikastetxeetan ardura guztiei heltzeko, ikasleen aniztasunari eta behar bereziei egoki erantzuteko, ikastetxeetako proiektuei aurre egiteko, formazioa burutzeko eta ikastetxearen antolaketa oinarrizko parametro egokitan garatzeko. Bataz-beste ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murriztu behar da . MURRIZKETARIK EZ!! HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!! LAN BALDINTZAK HOBETU, ESKOLA PUBLIKOA...
Aurtengo tren ibiltariari, bukaera ezin hobea eman diogu!! A ze jende pila!!! Eskerrik asko, era batera edo bestera, parte hartu duzuen guztioi!! Zorionak Urgain!!...
Aitzitik, betidanik gure artean izan den aniztasun afektibo sexuala eta genero aniztasuna ezkutaturik izan da gizartean eta eskoletan. Azken urteotan protagonismoa hartu du aniztasun mota honek, baina gehienetan pertsona hauekiko gorrotoak sortu dituen ondorio lazgarrien ondorioz. Ezagutza-ezak, aurreiritziek, beldurrek, fobiek, gorrotoak LGTBI+ komunitatea baztertu, zokoratu, kikildu, mugatu, erasotu, erail… egin du. Egoerak honela, aldarrikapenen zentraltasuna hartu du LGTBI+ ikasleen babes neurriak hartzeak. Neurri horiez gain, bestelako bidea ere jorratu behar dugu: aniztasuna aberastasuna da, eta eskoletan zein gizartean dagoen aniztasuna arazoa baino, aukera pedagogikoa dela sinetsi eta erakutsi behar dugu. Ez dugu uniformea den jendartean bizi nahi, aniztasunari behar bezalako gorazarrea egin behar diogulako uste sendoa dugu; bihur dezagun, bada,...
Eguraldiak lagundu ez duen arren, jendez gainezka iritsi da gaur ere trena eskolara!! Aupa zuek!! Gaur goizean ere, trena, topetara iritsi da Errekaldera. Ea falta diren egunetan ere horrela jarraitzen dugun!!...