by urgain_admin | May 24, 2018 | Uncategorized
AGENDA 21EKO ESKOLARTEKO FOROA Apirilaren 25ean, asteazkenean, 5.mailako 4 ikasle agenda 21eko eskolarteko forora joan ziren, gure eskolako ordezkari bezala. Bertan, aurtengo gaiaren inguruan -BIODIBERTSITATEA ETA KULTUR ANIZTASUNA- urtean zehar bururatu zaizkigun proposamen eta konpromisoak landu zituzten, eta horietako bi aukeratu genituen maiatzaren 30ean, asteazkenean, ospatuko den udaleko foroan aurkezteko. Gure eskolako proposamenak ondorengoak izan dira: 1. ZUHAITZAK LANDATZEKO EKITALDI GEHIAGO EGITEA. Hilabetean behin, multikiroletan egiten den bezala, taldeka zuhaitzak landatzera joatea. 2. KULTURA EZBERDINETAKO MUSIKA EZAGUTZEKO JAIALDIAK ETA KARAOKEAK ANTOLATZEA. Ziur gaude gure eskolako ordezkariek bikain egingo dutela beraien lana. Ingurumen batzordeko beste ikasle eta irakasleak ere joango gara udaleko forora animatzera. AUPA ZUEK!...
by urgain_admin | May 18, 2018 | Ekintzak, URGAIN
LGTBIQ fobiaren eguna ospatzeko 2 ekintza burutu genituen eskolan. Alde batetik, ikasleek horma-irudi bat sortu zuten eta bestetik, globoak erabiliz, guztion artean erromako zubi bat sortu genuen . Hemen dituzue argazkiak GURE ESKOLAN EZ DAGO LEKURIK LGTBIQ fobiarentzat ZERGATIK OSPATZEN DUGU HOMOFOBIAREN KONTRAKO EGUNA MAIATZAREN 17AN? Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da, izan ere 1990eko egun jakin horretan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen. Erabakia hark helburu bat baino gehiago du; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lortzea, eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) homofobiaren kontrako egunari onespena ematea. Eskaera honekin LGTB kolektiboek ez ezik, erakunde publiko batzuek ere bat egiten dute. 2006an kolektibo honen ibilbidean aurrerapauso berri bat ematen zen , eta Indonesiako Yogykartan giza eskubideetan adituak ziren 29 pertsonek dokumentu bat sortu zuten. Bertan, horrelako eskubideak batuz: 1. Edozein orientazio sexual edo genero identitatea duen gizakiak du giza eskubideen babesa. 2. Berdintasunean bizitzeko eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea. 3. Bere izaera juridikoa onartua izateko eskubidea. Halere, aurrera pauso handiak eman badira ere, badaude datuak kontrakoa ere adierazten dutenak. ...
by urgain_admin | May 17, 2018 | Errekalde, URGAIN
Eskolako ikasle diren Julen Martiarenak eta Eneko Moiuak, 10. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa irabazi dute LH3-LH4 mailan. Larunbatean jasoko dute saria Donostian. Zorionak bikote!!! ...
by urgain_admin | May 16, 2018 | Ekintzak, URGAIN
1994tik, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzen dugu guraso elkarteok, eskola-komunitateetako gainontzeko kideekin batera eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzeko asmoz. Ikastetxe publiko batekin elkarlanean antolatzen du EHIGE-k urtero jai hau. Oraingo honetan Lekeitioko eskola eta institutuko kideekin batera. Ekaineko aurreneko igandean ospatzen dugu jaia. Ekainaren 3an izango dugu beraz 2018ko hitzordua....
by urgain_admin | May 14, 2018 | Ekintzak, Errekalde, URGAIN
Emakume futbolarien inguruko proiektuari amaiera ezin hobea eman zioten atzo 5.mailako ikasleek zein gurasoek, Anoetara emakumezkoen euskal derbia ikustera joanda. Gaur egun, emakume futbolariek eta gizonezko futbolariek oso zaila dute profesionaletara iristea. Gizonezko futbolariek emakumezkoek baino askoz diru gehiago irabazten dute. Gizonezko futbolari bat kalean ikusita, gehienok ezagutuko genuke, aldiz emakume futbolariak ez ditugu ezagutzen. Aurten, 5.mailako ikasleak hori aldatzen saiatuko gara. Horretarako, emakumezkoen Iberdrola Liga ezagutzeko kiniela bat egiteaz gain, gure artera Iraia Iparragirre eta Ane Etxezarreta jokalariak eta Garbiñe Etxeberria kirol arduraduna etorri dira. argazki guztiak...