TREN IBILTARIA

TREN IBILTARIA

URGAIN Eskolako Guraso Elkarteak datorren astean egingo duen ekimen bati buruz informazioa eman nahi dizuegu: “Tren ibiltaria” izenarekin maiatzaren 7 tik 18 ra, eskolako neska-mutilentzat eta hauen gurasoentzat antolatu dugun ekintza izango da. Bertako helburu nagusia eskolara oinez edo beste modu jasangarri batez joatea izango da. Ibilbideak: Eltzia:​ 8:35ean → San Lorentzo​(​tuneleko sarreran​)​:​ 8:40ean Kanpantxo:​ 8:35ean → Kultur etxea:​ 8:50ean Bidebarrieta:​ 8:40ean → Kultur etxea:​ 8:50ean San Martin (zubia):​ 8:40ean → Kultur etxea:​ 8:50ean Parte hartzera animatzen zaituztegu.  ...
LIBURUAREN ASTEA

LIBURUAREN ASTEA

Apirilaren 23tik 27ra Errekalde Herri Eskolan liburuaren astea ospatu dugu, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin. Aniztasunaren gaia abiapuntu hartuta, liburuen irakurketa egingo da gela guztietan. Guraso, ikasle eta irakasleek ipuinak kontatuko dituzte zenbait hizkuntzatan eta gaiari buruzko hausnarketan ere arituko dira. Gainera, hainbat lan egingo dira: orri markatzaileak, kaligrama, eskulanak… Gurasoak ere irakurketan murgiltzera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu. Horretarako eskolako sarreran dagoen liburutegitik liburuak hartu eta zuenak ere utzi ditzakezue bertan, nahi izanez gero. Ipuin, abentura, fantasia munduan murgiltzeko aukera paregabea da, irudimenaz gozatzeko....