INAUTERIAK 2017

INAUTERIAK 2017

Otsailaren 28an, asteartea, goizeko 11:00etan Inauteri jaia ospatuko dugu eskolako patioan (euria egingo balu kiroldegian).   Aurten EUSKAL HERRIKO JAIAK izango da gure gaia.   Jaialdia ikustera gonbidatuta zaudete. Animatu gurekin batera parte hartzera : mozorrotu eta dantza egitera.   OHARRAK :   11:00-etan gurasoak goiko patioan egongo zarete desfilea ikusteko prest. Taldeetako argazkiak goizeko lehen orduan aterako ditu irakasle batek eta eskolako web orrian zintzilikatuko dira. MARKITOS dantzaren ondoren eskolako txorimaloak aterako dira. Hauek bukatutakoan ume bakoitza bere gelara itzuliko da. Gogoratu, egun horretan arratsaldez eta hurrengo egun osoan ez dela klaserik...
Gaztelekuko bertsopaper lehiaketa

Gaztelekuko bertsopaper lehiaketa

  Pasa den igandean, otsailak 12,  Gaztelekuan Bertso-paper Lehiaketaren sariak banatu ziren. Gure eskolako Lide Arregik 3. saria lortu zuen,  Garazi Uriartek  4.a eta 6. mailako Nahia Blazquez bostgarren gelditu zen. Uxue Alberdi eta Egaña bertsolariak bertan egon ziren sariduen bertsoak entzuten. Zorionak...
Animo, Alex!!!

Animo, Alex!!!

2014ko martxoan, gurekin pasatu zenuen arratsaldea ez dugu ahazten. Everesteko magalean zaudela ere, oso gertu sentitzen zaitugu. Gure indar eta animo dena ematea nahi dizugu. Zorte...
Idazlea eskolan

Idazlea eskolan

Idazlea eskolan programaren barruan, Maialen Zubeldia ipuin kontalaria etorri zaigu 5 urtekoen geletara. Ipuin ezberdinak entzuten oso gustora pasatu zuten ikasleek arratsaldea. argazkiak
Aitor Mendizabal pilotaria, ikasleekin

Aitor Mendizabal pilotaria, ikasleekin

Aitor Mendizabal pilotari antzuolarra gurean ibili da 3 astetan 4.mailako ikasleei pilota klase batzuk ematen. Pilota sustatzeko Pilotako federazioaren eta Ner groupen ekimenari esker, ikusi akordioa, 3 aste hauetan denetariko pilota jolasak egin dituzte pilotari antzuolarrarekin.(Ikus argazkiak) Oso gustora ibili gara zurekin, Aitor!! Eskerrik asko!!! Beste bat arte!!...