Iñaki Larrañaga eta Jon Markez, Eskolako Bidea argazki lehiaketako irabazle

Eskolako Bidea proiektuaren barruan, umeei eskolako bidean zer gustatzen zaien eta zer ez jakin nahian, Udalak, herriko hiru ikastetxeekin batera, argazki lehiaketa bat jarri zuen martxan. Guztira, 99 argazki jaso dituzte eta guztiak daude ikusgai egubakoitzera arte kultura etxean. Oñatiko Eskolako Bidea proiektuaren barruan, ikasleek galdera hauei erantzun behar izan diete argazki bitartez: eskolako bidean zer gustatzen zait? Zer ez? Horrekin, Udalak eta herriko ikastetxeek jakin nahi izan dute eskolako bideari buruzko umeen ikuspuntua zein den eta argazki lehiaketa bat jarri zuten martxan, gurasoekin ere etxean gaia lantzeko aitzakiarekin Astelehenean zabaldu zuten erakusketa kultura etxean eta bertan ikusgai egongo dira egubakoitzera arte lehiaketarako jaso dituzten 99 argazkiak. Galdera nahiko zabala zen eta askotariko argazkiak aurkeztu dituzte gaztetxoek lehiaketara. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko irabazlea Jon Markez izan zen, eta LHko 5. mailatik DBH 2ra bitarteko mailan, berriz, Iñaki Larrañagak jaso zuen saria. Biek GoPro estiloko kamera bana jaso zuten opari. Argazki lehiaketa, haurrak eskolara modu ez motorizatuan joateko helburuarekin, herrian egin den beste sentsibilizazio ekintza bat izan da....
MARTXOAK 8

MARTXOAK 8

Martxoaren 8an urtero bezala emakumearen eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, bi ekintza nagusi egongo dira. Alde batetik, eskolako ikasle guztien artean egindako erakusketa bat egongo da eskolako sarreran ikusgai. Bestetik, martxoaren 9an arratsaldeko 15:30etan gurasoei zuzendutako «hezkidetza tailerra» egongo da. Animatu eta parte...