GABONETAKO POSTAL LEIHAKETA

Gabonetako postal leihaketan parte hartu duzuen guztioi, ZORIONAK!! Aurtengoan aukeratuak izan diren postalak, hauek dira: MADDI ARRIARAN URIBETXEBERRIA, 3.ZIKLOA LUKAS GARCIA TITZE, 2.ZIKLOA AINHOA ZUGASTI SARASKETA, 1.ZIKLOA        ... read more

GABONETAKO JAIALDIA

Dakizuen bezela, abenduak 22an gabonetako jaialdia izango dugu institutoko aretoan. Egitaraua: 09:00 – Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorriko dira eta ongi  etorria emango diegu. “Olentzero” eta “Hator hator” abestiak kantatu eta ondoren gelan itxarongo ditugu.  10:30 – Eskolako arkupetan ikasle, guraso eta irakasleak elkarturik, kalejiran joango gara Olentzero eta Mari Domingirekin batera eta instituturantz abiatuko gara.  11:15 – Jaialdiari hasiera emango diogu honako egitaraua izango duelarik: 3 urte (Mila eta Maribi) 4 urte (Nuria eta Isa) 5 urte (Aran) 2. maila (Alicia eta Jon) 3. maila (Eneko eta Marian) 5. maila (Virginia eta Amaia) Amaitzeko, txistorra jango dugu Institutuan.   * Haurrei eta gurasoei baserritarrez jantzita etortzea aholkatzen dizuegu.   **Klaseak urtarrilak 8an hasiko ditugu berriro.     URTE BERRI ON... read more

URGAINEKO KIROL JERTSEAK

Kirol – jertse berriak ditugu salgai, Zergatik euskal marka ezagunak eginiko diseinu esklusiboarekin. Kalitatezko arropak dira eta kolore ezberdinetan. Irudian kontsultatu koloreak eta prezioak.  Abenduaren 14,15 eta 18an eskolako egutegiak (5€), pailazoen sarerak (4,5€) eta  kirol – jertse berriak jarriko direla salgai eskolako... read more

TOMAXen ABENTURAK

Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu ABENDUAREN 16an “TOMAXen abenturak” ikusi ahal izango ditugula Urgain-Zuazola institutuan “10 URTE” ikuskizunarekin. Arratsaldeko 16:30ean izango da lehenengo saioa eta 18:00etan bigarrena. Sarrerak 4,5€tan jarriko dira salgai azaroaren 16, 17 eta 20an, Urgain-Errekalde gunean, arratsaldeko 16:30etatik 17:30ra. Azaroaren 16tik aurrera ere, Kiku, Mizke eta Txokolateixan erosi ahalko dira eta egun bertan institutuan. Ikuskizun bakoitzaren ondoren, Institutuko ikasleek txokolatea eskainiko dute. Han ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat.   Urgain-Errekaldeko Guraso... read more

GREBA, ABENDUAK 12!!

Mobilizazioekin jarraituz, abenduaren 12an, asteartean, sindikatoek hezkuntza publikako sektore guztiei grebarako deia luzatu die: irakasleak, Heziketa Bereziko langileak, sukaldariak eta garbitzaileak, eta Haurreskolako langileak. Errekalde eskolako langileok sindikatuek egindako greba deialdiarekin bat egingo dugu. Hurrengo dokumentuan deialdi honetarako arrazoiak irakur... read more

ENE! 2017

Azaroak 30, osteguna 20:00. AFARI TERTULIA MAKALENA ELKARTEAN Beñi Agirre Nabarraldeko kidearekin afaria eta afalosteko tertulia euskararen egoeraz. Euskararen iraupenaren misterioa Afarirako txartelak salgai Txokolaterixan. Prezioa: 12 €. 8 € langabe eta ikasleak. Abenduak 1, ostirala 12:00. ANTZERKI-SOLASALDIA. Batxilerreko ikasleek Hozkailua antzerkia ikusiko dute Santa Anan. Ondoren solasaldi irekia izango dute aktoreekin. 14:45. GOZATU EUSKARAZ! LH1-LH2. Munduko jolasak, kiroldegian. LH3-LH4. Ginkana kooperatiboa Oñatiko kaleetan. LH5-LH6. Gauargi taldearekin Flash mob-a Oñatiko plazan. 16:30. TXANTXARIAK, kaleko musikariak. Familientzat jolas saio musikatua.Berdura plazan. 18:00. EUSKAL KANTU SAIOA. Euskal kantuak abestuko ditugu udaletxeko kontzejupean.Ikastetxeetako Guraso Elkarteek txokolatea banatuko dute doan eta ikasleek euskararen aldeko mezua duten bizkotxoak salduko dituzte. KAZETARI TALDEA. Ikastetxeetako ikasleez osatutako kazetari taldeak emango du Euskararen Egunaren berri herri komunikabideetan eta Goienako... read more

AZAROAK 30, GREBA!!

IRAKASKUNTZA PUBLIKOA  JASATEN ARI DEN MURRIZKETEI AURRE EGITEKO ASMOZ,   DATORREN  OSTEGUNEAN, AZAROAK 30, ERREKALDE HERRI ESKOLAKO IRAKASLERIAREN %97 ak GREBA EGINGO DU.   KLASEAK EZ DIRA NORMALTASUNEZ EMANGO. BESTALDE, GREBA HONEK JANGELA ZERBITZUAN EZ  DU ERAGINIK IZANGO .   Badakizu EAEn hezkuntzara bideratzen den inbertsioa Europar Batasuneko bataz bestekotik oso urrun dagoela? Badakizu 2018. urterako Eusko Jaurlaritzak “historiako aurrekontu handienak” izanda, hezkuntzara 2010ean baino gutxiago bideratu nahi duela? HEZKUNTZAN INBERTSIOA HANDITU!          Badakizu Lehen Hezkuntzan irakasle bat gaixotzen denean ordezkoa 4. egunetik aurrera bidaltzen dutela, eta Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide heziketan astebete pasatuta? ORDEZKAPENAK LEHEN EGUNETIK!          Badakizu irakasle bat gaixotzen denean soldata murrizten zaiola? BAJAK ZIGORGABETU!          Badakizu gela bakoitzean gero eta ikasle gehiago egonik irakasle kopurua ez dela igo maila berean eta, ondorioz, jarraipen pertsonala egitea gero eta zailagoa dela, gainera, eskolako proiektuetarako ordu kredituak (agenda21, elkarbizitza, IKT, liburutugia, etab.) murriztu eta kasu askotan desagertu direla? RATIOAK TXIKITU, PLANTILLAK HANDITU! Badakizu  10 irakasletik 4 behin-behinekoak direla eta urtero aldaketa handiak daudela plantilletan?  LANGILEAK EGONKORTU          Badakizu erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak desagertzearen ondorioz irakaslegoaren bataz besteko adina zahartzen doala? ERRETIROA LAGUNTZEKO NEURRIAK BERRESKURATU          Badakizu gure ikasleen ebaluazioa Madrildik eta LOMCEren arabera zehazten dutela? Badakizu egungo hizkuntz ereduen bitartez ez direla ikasle guztiak euskalduntzen? … eta galdera sorta  luze zabalarekin jarrai genezake. Horregatik guztiagatik, iaz LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek deituta mobilizazioei hasiera eman genien eta ikasturte honetarako “udazken beroa” iragarri genuen.  Horrela, azaroan zehar haurreskoletako, sukalde eta garbiketako eta heziketa bereziko lankideek egindako borrokari lekukoa hartuz datorren azaroaren 27an irakasleok BORROKA ASTEAri ekingo diogu. Astean zeharreko ekimenez gain AZAROAREN 30an GREBA egin eta 12:00etan manifestazioak... read more

Emakumeen aurkako indarkeria

Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria giza eskubide urraketarik ohikoena eta pertsona gehien ukitzen duen arazoa da. Gainera, munduko gizarte guztietan gertatzen da, haien sistema ekonomikoa edo politikoa edozein izanda ere. Emakumeen aurkako indarkeriak ez ditu kulturak, gizarte-klaseak edo etniak bereizten. Eguneroko lotsagarrikeria hori modu eta eremu askotan gertatzen da, baina jatorri bakarra du: emakumeek emakume izateagatik diskriminazio unibertsala pairatu behar dutela. Indarkeriarik gabeko bizitza izatea giza eskubide bat da. Mundu guztian, emakumeak antolatu egin dira genero indarkeria agerian jartzeko eta haren aurka borroka egiteko. Antolatutako emakume talde horien eraginez aldaketak egin dira legeetan, politiketan eta ohituretan. Hala ere, aurrerapen handiak lortu diren arren, munduko zenbait lekutan lege eta politika guztiz baztertzaileak daude, eta ia planeta osoan diskriminazioa oraindik ere badago. Nazioarteko legediak dio estatuen erantzukizuna direla giza eskubideen urraketak, bai estatu-eragileek egindakoak, bai partikularrek egindakoak. Guztiok batera arazo larri honekin bukatu behar dugu, izan ere, ezinbestekoa da bakoitzak bere harri-koskorra ipintzea gauzak aldatzeko. AZAROAK 25, 12:30ean ELKARRETARATZEA HERRIKO... read more

OSTIRALEAN ENKARTELADA

  Murrizketen kontra Euskal Eskola Publikoan eta hezkuntza sistema propioaren alde hemendik aurrera antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu familiak, eskola komunitateetako gainontzeko kideekin batera. Ostiral honetan elkarretaratzea egingo dugu arratsaldeko 16:30ean. Animatu eta parte hartu!! Errekaldeko LOMCE-HEZIBERRI EZ taldea.... read more

2017/18 ikasturtea

Irailaren 7an 2017-2018 ikasturteari hasiera emango diogu eta ekainaren 22an bukaera. Irailaren 22ra arte klaseak goizez izango dira (9:00-12:30, jangelakoak 14:00 arte). Egutegia ezagutzeko irudian... read more

IRAKASLEAREN BILA

Ekainean ikasleentzako ekintza berezi bat egin genuen. Bertan, gurasoen eta irakasleen laguntzarekin, herrian zehar «galdutako» irakasleen bila joan behar izan zuten eskolako ikasleek. Aurkituko ote zituzten??? Argazkiak... read more

KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA

Ohar honen bidez gonbidatu nahi zaituztegu datorren astean Zuazola institutuko aretoan egingo dugun kurtso amaierako jaialdia ikustera.   Bi emanaldi eskainiko dira :    – Ekainaren 22an , Eskolako umeentzat. – Ekainaren 23an , goizeko 11etan, gurasoentzat.     JAIALDIAREN EGITARAUA :   Abesbatza 2 URTEKOAK (Mila eta Mireia) — 5 URTE (Aizpea) —– 4 URTE (Amaia) —- 1. MAILA (Alizia, Nagore) —– 4. MAILA (Alazne- Saioa, Mariaje) —– 6. MAILA (Karmele eta Eneritz) —-     EKAINAREN 23ko emanaldiaren ondoren eskolako ume, irakasle eta guraso guztiok institutuan elkartuko gara zerbait jateko eta ikasturtea agurtzeko. Beraz, umeak institutuan jaso behar dira egun... read more

MAIATZAK 23, GREBA!!

  IRAKASKUNTZA PUBLIKOA  JASATEN ARI DEN MURRIZKETEI AURRE EGITEKO ASMOZ,   DATORREN ASTEARTEAN, MAIATZAREN 23AN, ERREKALDE HERRI ESKOLAKO IRAKASLERIAREN %66AK GREBA EGINGO DU.   KLASEAK EZ DIRA NORMALTASUNEZ EMANGO .BESTALDE GREBA HONEK JANGELA ZERBITZUAN EZ  DU ERAGINIK IZANGO .   2010etik 2017ra doazen ikasturteek ez dute berri onik ekarri EAEko irakaskuntza publikora: murrizketa politikari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak urtez urte:   Matrikulak izan duen gorakadari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak ez zaizkio erantsi orain arteko plantilari; ikasle kopuruak gora egin duen neurri berean ez da handitu irakasle kopurua. EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan.   Ordezkapenak betetzeko araudiak zuzen zuzenean kaltetzen du hezkuntza kalitatea. Nola deitu, bestela, kasu askotan ikasleak ordezko irakaslerik gabe 5 egun edo gehiago pasatu behar izatea?   Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.   Ikastetxeetako klaustroen eta irakasleen ardurak etengabe handitzen jarraitzen dute, gero eta arazo gehiago dago ikastetxeetan ardura guztiei heltzeko, ikasleen aniztasunari eta behar bereziei egoki erantzuteko, ikastetxeetako proiektuei aurre egiteko, formazioa burutzeko eta ikastetxearen antolaketa oinarrizko parametro egokitan garatzeko.   Bataz-beste ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murriztu behar da .   MURRIZKETARIK EZ!! HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!! LAN BALDINTZAK HOBETU, ESKOLA PUBLIKOA... read more

Gure ikastetxean ez dago lekurik LGTBI fobiarentzat

Aitzitik, betidanik gure artean izan den aniztasun afektibo sexuala eta genero aniztasuna ezkutaturik izan da gizartean eta eskoletan. Azken urteotan protagonismoa hartu du aniztasun mota honek, baina gehienetan pertsona hauekiko gorrotoak sortu dituen ondorio lazgarrien ondorioz. Ezagutza-ezak, aurreiritziek, beldurrek, fobiek, gorrotoak LGTBI+ komunitatea baztertu, zokoratu, kikildu, mugatu, erasotu, erail… egin du. Egoerak honela, aldarrikapenen zentraltasuna hartu du LGTBI+ ikasleen babes neurriak hartzeak. Neurri horiez gain, bestelako bidea ere jorratu behar dugu: aniztasuna aberastasuna da, eta eskoletan zein gizartean dagoen aniztasuna arazoa baino, aukera pedagogikoa dela sinetsi eta erakutsi behar dugu. Ez dugu uniformea den jendartean bizi nahi, aniztasunari behar bezalako gorazarrea egin behar diogulako uste sendoa dugu; bihur dezagun, bada,... read more

Gaurko tren ibiltaria

Eguraldiak lagundu ez duen arren, jendez gainezka iritsi da gaur ere trena eskolara!! Aupa zuek!!   Gaur goizean ere, trena, topetara iritsi da Errekaldera. Ea falta diren egunetan ere horrela jarraitzen dugun!!... read more

Maiatzak 16, Greba!!

IRAKASKUNTZA PUBLIKOA  JASATEN ARI DEN MURRIZKETEI AURRE EGITEKO ASMOZ,   DATORREN ASTEARTEAN, MAIATZAREN 16AN, ERREKALDE HERRI ESKOLAKO IRAKASLERIAREN %77AK GREBA EGINGO DU.   KLASEAK EZ DIRA NORMALTASUNEZ EMANGO .BESTALDE GREBA HONEK JANGELA ZERBITZUAN ERE ERAGINA IZANGO DU.   2010etik 2017ra doazen ikasturteek ez dute berri onik ekarri EAEko irakaskuntza publikora: murrizketa politikari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak urtez urte:   Matrikulak izan duen gorakadari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak ez zaizkio erantsi orain arteko plantilari; ikasle kopuruak gora egin duen neurri berean ez da handitu irakasle kopurua. EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan.   Ordezkapenak betetzeko araudiak zuzen zuzenean kaltetzen du hezkuntza kalitatea. Nola deitu, bestela, kasu askotan ikasleak ordezko irakaslerik gabe 5 egun edo gehiago pasatu behar izatea?   Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.   Ikastetxeetako klaustroen eta irakasleen ardurak etengabe handitzen jarraitzen dute, gero eta arazo gehiago dago ikastetxeetan ardura guztiei heltzeko, ikasleen aniztasunari eta behar bereziei egoki erantzuteko, ikastetxeetako proiektuei aurre egiteko, formazioa burutzeko eta ikastetxearen antolaketa oinarrizko parametro egokitan garatzeko.   Bataz-beste ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murriztu behar da .   MURRIZKETARIK EZ!! HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!! LAN BALDINTZAK HOBETU, ESKOLA PUBLIKOA... read more

LIBURUAREN ASTEA

Apirilaren 24tik 28ra Errekalde Herri Eskolan liburuaren astea ospatu dugu, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin. Gure ikasleek ipuinak kontatu eta antzeztu dituzte. “ Soy un punto” liburua irakurri dugu gelan, ondoren taldea puntuen bidez marraztuz. Errefuxiatuen gaiarekin lotutako liburuen irakurketa eta hausnarketa egin da gela guztietan. Hainbat eskulan egin dira: karetak, pagina markatzaileak, kaligramak… Horretaz gain, hainbat gurasok parte hartu dute hizkuntza desberdinetan gelatan ipuinak kontatuz.(ARGAZKIAK) Gurasoak ere irakurketan murgiltzera gonbidatzen eta animatzen jarraitzen dugu, horretarako eskolako sarreran dagoen liburutegia erabiltzeko aukera baliatuz. Ipuin, abentura, fantasia munduan murgiltzeko aukera paregabea da, irudimenaz gozatzeko. “Asko irakurtzen duenak eta luze ibiltzen denak, asko ikusiko du eta asko ikasiko du” Miguel de Cervantes... read more

Korrika txikia

Apirilaren 7an KORRIKA TXIKIA. Lehen Hezkuntzako talde guztiak parte hartuko dute txandaka. Haur Hezkuntzakoak ikustera joango gara eguraldi ona egiten badu. Ikastolakoak: Plazatik- Etxaluzera. Elkar Hezikoak: Etxaluzetik- Santa Marinara. Errekaldekoak: Santa Marinatik- Plazara. Bukaera Errekalden emango diogu, eta HHkoak jolaslekuan egingo dute korrika. Lekukoaren barruan mezu bat joango da, gure konpromisoa adieraziz. Jaiari amaiera emateko eskolako ikasle eta irakasle guztiek korrika 20ko kanta dantzatuko dugu. Arratsaldean zehar herriko plazan, 17:00etatik aurrera,  beste ekintza batzuk daude antolatuta: Arratsaldeko 17:00etan txokolatada Oñatiko elkarteetakoek banatuko dute. Eta ondoren, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Txorimaloak egongo dira Oñatz dantza taldekekoek... read more

Urgain lekukoa

  Dakizuenez apirilaren 8an eguerdian iristen da KORRIKA Oñatira. Udanan 11:30ean sartzen da eta herrira 12:00ak aldera. Urgain Eskola Publikoak testigua plazan hartuko du. Anima zaitezte gurekin parte hartzera!!!   Korrika eguneko egitaraua ikus dezakezue... read more

MURRIZKETARIK EZ!!

2010etik 2017ra doazen ikasturteek ez dute berri onik ekarri EAEko irakaskuntza publikora: murrizketa politikari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak urtez urte:   Matrikulak izan duen gorakadari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak ez zaizkio erantsi orainarteko plantilari; ikasle kopuruak gora egin duen neurri berean ez da handitu irakasle kopurua. EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan.   Ordezkapenak betetzeko araudiak zuzen zuzenean kaltetzen du hezkuntza kalitatea. Nola deitu, bestela, kasu askotan ikasleak ordezko irakaslerik gabe 5 egun edo gehiago pasatu behar izatea?   Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.   Ikastetxeetako klaustroen eta irakasleen ardurak etengabe handitzen jarraitzen dute, gero eta arazo gehiago dago ikastetxeetan ardura guztiei heltzeko, ikasleen aniztasunari eta behar bereziei egoki erantzuteko, ikastetxeetako proiektuei aurre egiteko, formazioa burutzeko eta ikastetxearen antolaketa oinarrizko parametro egokitan garatzeko.   Bataz-besteia%40ko behin-behinekotasuna(%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 HeziketaBerezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murriztu behar da .   MURRIZKETARIK EZ!! HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!! LAN BALDINTZAK HOBETU, ESKOLA PUBLIKOA... read more

BADATOR KORRIKA 20

Martxoaren 30ean hasiko da 20. Korrika Otxandixon. Guk ongi etorria ematea nahi diogu Korrikari argazki eta bideo hauekin. Eskolako ikasleek lan bikaina egin dute!!Aupa zuek!! Eskerrik asko, Mikel. Argazki eta bideo... read more

MARTXOAK 8

Martxoaren 8an eskolako ikasle eta irakasleek Wangari Maathairi omenaldi bat eskeini genion. Gela guztietan bere bizitzaren inguruan hausnartu ondoren marrazkien bidez bere biografia irudikatu eta eskolako sarreran jarri genuen. Lan horretan teknika eta estilo ezberdinak erabiliz Bioaniztasunaren alde horrenbeste borrokatu zuen emakumea gogoratu genuen. Wangarik ondo merezitako Bakearen Nobel Saria irabazi zuen. Jarrai dezagun bere bidea Amalurra zainduz!! Wangari Maathai (Ihithe, Kenia, 1940ko apirilaren 1a – Nairobi, Kenia,2011ko irailaren 25a) ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria izan zen, kikuyu etniakoa. Ameriketako Estatu Batuetara ikastera joan zen 20 urterekin, eta Pittsburgheko Unibertsitatean Biologian doktoratu zen. 30 urte baino gehiago eman zituen oihanen suntsipenaren aurka borrokatzen.Mama Miti ezizena hartu zuen («Zuhaitzen Ama», alegia). 1977an, Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen, gaur egun Tanzania,Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawe estatuetan ere hedatuta dagoena. Halaber, bere herrialdeko gobernuan izan zen 2003tik 2005 arte, betiere ingurugiroaren alde lan eginez. 2004an Bakearen Nobel saria eman zioten, «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik». Bakearen Nobel saria lortu duen Afrikako lehen emakumea izan da. Obulutegiko minbiziak jota hil zen 71 urterekin. Wangari eta pakearen... read more

IRATI ANDA, 6.MAILAKO IKASLEEKIN

Eusko jaurlaritzaren Ikas2deak programaren barruan Irati Anda eskalatzailea eskolara etorri zaigu. Nahiz eta esparru askotan ezagutu Irati, gaurkoan, eskalatzaile denborako bizipenei buruz aritu zaigu hitz egiten. Arratsalde pasa ederra egin dute 6.mailako ikasleek bere bizipenak entzuten. ESKERRIK ASKO, IRATI!!!   ARGAZKI GUZTIAK... read more