Gure ikastetxean ez dago lekurik LGTBI fobiarentzat

Gure ikastetxean ez dago lekurik LGTBI fobiarentzat

Aitzitik, betidanik gure artean izan den aniztasun afektibo sexuala eta genero aniztasuna ezkutaturik izan da gizartean eta eskoletan. Azken urteotan protagonismoa hartu du aniztasun mota honek, baina gehienetan pertsona hauekiko gorrotoak sortu dituen ondorio lazgarrien ondorioz.

Ezagutza-ezak, aurreiritziek, beldurrek, fobiek, gorrotoak LGTBI+ komunitatea baztertu, zokoratu, kikildu, mugatu, erasotu, erail… egin du. Egoerak honela, aldarrikapenen zentraltasuna hartu du LGTBI+ ikasleen babes neurriak hartzeak.

Neurri horiez gain, bestelako bidea ere jorratu behar dugu: aniztasuna aberastasuna da, eta eskoletan zein gizartean dagoen aniztasuna arazoa baino, aukera pedagogikoa dela sinetsi eta erakutsi behar dugu. Ez dugu uniformea den jendartean bizi nahi, aniztasunari behar bezalako gorazarrea egin behar diogulako uste sendoa dugu; bihur dezagun, bada, aldarrikapen.

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Share This