Martxoaren 8an eskolako ikasle eta irakasleek Wangari Maathairi omenaldi bat eskeini genion. Gela guztietan bere bizitzaren inguruan hausnartu ondoren marrazkien bidez bere biografia irudikatu eta eskolako sarreran jarri genuen.
Lan horretan teknika eta estilo ezberdinak erabiliz Bioaniztasunaren alde horrenbeste borrokatu zuen emakumea gogoratu genuen. Wangarik ondo merezitako Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.
Jarrai dezagun bere bidea Amalurra zainduz!!
Wangari Maathai (Ihithe, Kenia, 1940ko apirilaren 1a – Nairobi, Kenia,2011ko irailaren 25a) ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria izan zen, kikuyu etniakoa. Ameriketako Estatu Batuetara ikastera joan zen 20 urterekin, eta Pittsburgheko Unibertsitatean Biologian doktoratu zen.
30 urte baino gehiago eman zituen oihanen suntsipenaren aurka borrokatzen.Mama Miti ezizena hartu zuen («Zuhaitzen Ama», alegia). 1977an, Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen, gaur egun Tanzania,Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawe estatuetan ere hedatuta dagoena.
Halaber, bere herrialdeko gobernuan izan zen 2003tik 2005 arte, betiere ingurugiroaren alde lan eginez.
2004an Bakearen Nobel saria eman zioten, «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik». Bakearen Nobel saria lortu duen Afrikako lehen emakumea izan da.
Obulutegiko minbiziak jota hil zen 71 urterekin.