INAUTERIAK 2017

Otsailaren 28an, asteartea, goizeko 11:00etan Inauteri jaia ospatuko dugu eskolako patioan (euria egingo balu kiroldegian).   Aurten EUSKAL HERRIKO JAIAK izango da gure gaia.   Jaialdia ikustera gonbidatuta zaudete. Animatu gurekin batera parte hartzera : mozorrotu eta dantza egitera.   OHARRAK :   11:00-etan gurasoak goiko patioan egongo zarete desfilea ikusteko prest. Taldeetako argazkiak goizeko lehen orduan aterako ditu irakasle batek eta eskolako web orrian zintzilikatuko dira. MARKITOS dantzaren ondoren eskolako txorimaloak aterako dira. Hauek bukatutakoan ume bakoitza bere gelara itzuliko da. Gogoratu, egun horretan arratsaldez eta hurrengo egun osoan ez dela klaserik... read more

Gaztelekuko bertsopaper lehiaketa

  Pasa den igandean, otsailak 12,  Gaztelekuan Bertso-paper Lehiaketaren sariak banatu ziren. Gure eskolako Lide Arregik 3. saria lortu zuen,  Garazi Uriartek  4.a eta 6. mailako Nahia Blazquez bostgarren gelditu zen. Uxue Alberdi eta Egaña bertsolariak bertan egon ziren sariduen bertsoak entzuten. Zorionak... read more

Animo, Alex!!!

2014ko martxoan, gurekin pasatu zenuen arratsaldea ez dugu ahazten. Everesteko magalean zaudela ere, oso gertu sentitzen zaitugu. Gure indar eta animo dena ematea nahi dizugu. Zorte... read more

Idazlea eskolan

Idazlea eskolan programaren barruan, Maialen Zubeldia ipuin kontalaria etorri zaigu 5 urtekoen geletara. Ipuin ezberdinak entzuten oso gustora pasatu zuten ikasleek arratsaldea. argazkiak read more

Aitor Mendizabal pilotaria, ikasleekin

Aitor Mendizabal pilotari antzuolarra gurean ibili da 3 astetan 4.mailako ikasleei pilota klase batzuk ematen. Pilota sustatzeko Pilotako federazioaren eta Ner groupen ekimenari esker, ikusi akordioa, 3 aste hauetan denetariko pilota jolasak egin dituzte pilotari antzuolarrarekin.(Ikus argazkiak) Oso gustora ibili gara zurekin, Aitor!! Eskerrik asko!!! Beste bat arte!!... read more

2017/18 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA

2017/18 IKASTURTEKO MATRIKULA – Urtarrilak 30etik otsailaren 10era – Matrikula egiteko ekarri beharrekoa: Ikaslearen eta haren gurasoen edo tutorearen familia liburuko orrien fotokopiak. Udalak emandako bizikidetza(konbibentzia) egiaztagiria.(etxeko guztiena) Ikaslearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren (AIZrena atzerritarren kasuan) kopia. Bulego ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 14:30etik 18:00etara   ON LINE... read more

Jolas dezagun familian

Joan den urtarrilaren 20an, Errekalde Eskolak arratsalde interesgarri bat antolatu zuen . «Jolas dezagun familian» saioarekin haurrak beraien gurasoekin jolasten aritu ziren. 50 lagun baino gehiago bildu ziren Bakeolak antolatutako jolas kooperatiboetan parte hartzeko. Arratsaldeko 17:00etan eskolara hurbiltzen hasi ziren familiak eta begirale batzuen laguntzarekin, dinamika eta jolas ezberdinak egiten aritu ziren .Jolas kooperatibo  hauen helburua, elkarrekin gozatzea da, denon artean erronka gainditzea, guztion parte hartzea sustatzea eta beti ere, bakoitzak bere ahalmenetatik abiatuz, zailtasunak gainditzea. Bertako antolatzaileek ziotenez, «bakea eta bizikidetza bultzatzeari begira, jolasek ekarpen handia egiten  dutela argi dugu: balio zehatz batzuk sustatzen dituzte, jarrera sortzaileak ahalbideratu, errespetua bermatu, ezberdintasuna aukera bihurtu eta bidezko egoerak ahalbideratu. Jolasa oso baliabide hezitzaile ona da bai haurrentzat eta baita helduentzat ere». Merezi du jolasteak… bai haurtzaroan bai eta helduak garenean ere! Jolas dezagun... read more

Lekaroz English camp

  During the second week of January 2017, 6th grade students from the Errekalde primary school went to an English camp in Lecaroz to spend a week speaking English with native English speakers and students from Donostia. We learned about the human body and the solar system, and we conducted experiments using our five senses, a music box, and recycling. We spoke only English eight hours a day with our teachers and group-mates. We immersed ourselves in English and we improve a lot! We made a lot of new friends through our experience. On the last day there was a disco, and we received diplomas for our participation. It was fun! INGELESEKO BARNETEGIA LEKAROZEN Urtarrilaren bigarren astean 6. mailako ikasleak Lekarozera joan ginen aste bete pasatzera, bertan irakasle ingelesekin eta ikasle donostiarrekin egon ginen. Giza gorputzari eta eguzki sistemari buruz gauza berri asko ikasi genituen, gure zentzumenak erabiliz esperimentuak egin genituen, erreziklapena gaiarekin eta musika kaxarekin asko dibertitu ginen. Egunean zortzi orduz ingelesez aritzen ginen irakasleekin eta taldeko lagunekin. Guztiz murgildu ginen eta asko hobeto dugu! Lagun berri asko egin genituen. Azken egunean diskoteka izan genuen eta parte hartzeagatik diplomak jaso... read more

Tomaxen abenturak

ABENDUAREN 17an Tomax eta konpañia pailazoak izango ditugu Urgain-Zuazola institutuan “Hiru ipuin” ikuskizunarekin. Arratsaldeko 16:30ean izango da lehenengo saioa eta 18:00etan bigarrena. Sarrerak salgai jarriko ditugu 4€ tan azaroaren 17, 18 eta 23an, Urgain-Errekalde gunean, arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara. Sarrerak sobera geldituko balira, Kiku, Mixke eta txokolateixan astelenetik ostiralera eta egun bertan takilan jarriko dira salgai. Bi ikuskizunen artean txokolatea egongo da eta Institutuko ikasleek bizkotxoa eskainiko... read more

EUSKARAZ BIZI GURA DOT

Aurten  EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu urtero bezala ekintza desberdinak aurrera eramanez. Abenduaren 3a larunbata denez, abenduaren 2an ospatuko dugu, herriko beste ikastetxe eta udalekoekin batera. Hori dela eta, kamisetak erosteko aukera izango dugu eskolan bertan. Animatu eta jantzi euskaraz... read more

OÑATI IRRATIA EZAGUTZEN

Maiatzaren 25ean 2. mailako ikasleak Oñati Irratia ezagutzera joan ziren Olakua aldera. Bertako Miren kazetariak funtzionamenduari buruzko hainbat azalpen eman zizkien eta ikasleak adi-adi egon ziren. Bukatzeko, aurrez prestaturiko abestiak grabatu zituzten eta irratian zuzenean entzuteko aukera ere izan zuten hurrengo egunean. Eskerrik asko eta ZORIONAK bide batez Oñati Irratiari. Irratsaio hemen entzun dezakezue:... read more

EKAINAK 4, URGAIN EGUNA

EGITARAUA 11:00: IBILALDIA (Txiki-txoko, Larraña, Errekalde eta Zuazola) “Plazatik irten Urgaintxo maskotaren laguntzaz” 13:00ak inguruan, URGAINTXOREN AURKEZPENA!!!! 14:00: BAZKARIA instituto aurrean “ Dj-aren musikarekin alaitua” 16:30-18:30: HAURRENTZAKO PUZGARRIAK 18:30-19:30: HAURRENTZAKO TAILERRAK, KIROL FESTA ETA DJ... read more

ERREKALDEKO JAIAK

Ostiralean, maiatzaren 20an, arratsaldeko 15:45ean, jaiari hasiera emango diogu. URGAIN abestia abestuz URGAINTXORI ongi etorria emango diogu. Jarraian txorimaloak irtengo dira eta dantzaldia egongo da jolastokian. read more

SAHARA EZAGUTZEN

MAIATZAK 17 : – 9:00 etan Jaima muntatu – 10:00 etatik aurrera eskolako 2 guraso saharauiar gela guztietatik pasatuko dira beraien herriari buruzko azalpenak ematera eta umeen galderei erantzutera. Ondoren, umeek Patioan jarritako Jaiman 4 ekintza egingo dituzte : – Cus cusa dastatu – Tea nola egiten duten ikusi – Hennarekin tatuajeak nola egiten duten ikusi – Saharako musika eta dantzak – 16:30-etatik 17:30etara : gurasoentzat ere Jaima zabalik egongo da. MAIATZAK 18 : – 18:00 etan Eskolako guraso saharauiarren eskutik SAHARAko egoerari buruzko hitzaldia (herritar guztiak daude gonbidatuta). (Haur Hezkuntza eta L.H.-ko 1. eta 2. mailako umeentzat zaintza zerbitzua egongo... read more

5.mailakoak Getarian

3.Zikloko ikasleak maiatzaren 2,  3 eta 4an Getariako Askizu  aterpetxean izan dira.   Itsasoarekin zerikusia duten ekintza  ezberdin batzuk egin eta istorioak entzuten, primeran pasatu dute Bertako  argazkiak ikusi nahi izanez gero, sartu gelako blogean.  ... read more

1. eta 2. MAILAKOAK, ORION

Zikloko ikasleak maiatzaren 3 eta 4an Orioko aterpetxean izan dira.   Itsasoarekin zerikusia duten ekintza desberdinak egin dituzte eta primeran pasatu dute. Bertako  argazkiak ikusi nahi izanez gero, sartu gelako blogean.  ... read more

Igeriketa ikastaroa

Urtero bezela, aurten ere, ekin diogu Igeriketa kanpainari. Dagoeneko, 1. eta 2. mailako ikasleek bukatu dute beraien ikastaroa. Orain 3. eta 4. mailakoak ari dira parte hartzen. Maiatzak 27 bitartean fin-fin arituko dira igerian ikasten edo... read more

Maiatzak 3n Batxilergoko ate irekiak Zuazolan

Informazio eta orientazio bilera batxilergoko ikasketei buruz. Data:  maiatzak 3, asteartea. Lekua: Zuazola egoitza. Ordua: 18:00etan   Heziberri 2020ren  eskutik etapa eta antolaketa berria. Kurrikulum berria: 15-16 ikasturtean 1.Batxilergoan. 16-17 ikasturtean 2.Batxilergoan.   Deskargatu informazio eskuliburua (euskaraz eta gazteleraz) 2016/05/03-ko Ate irekien jardunaldiko aurkezpena   Informazio eguneratua: Heziberri 2020 (Hezkuntzako web orria) Zuazola Larrañako orientazio sitea Berritzegune Nagusiko orientazio... read more

liburuaren astea

  LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA (Apirilak 23) ospatzen ari gara aste honetan. Horretarako honelako ekintzak antolatu ditugu eskola orduetan: Maila bakoitzean liburu bat landu dugu, eta hausnarketa egin ondoren, horma-irudiak egin ditugu (eskolako atarian dituzue ikusgai). Gai hauen inguruan aritu gara: – Zer gertatzen da anai txikitxo bat jaiotzen denean? – Eta gelakide bat “desberdina” denean? – Zer egingo zenuke gutun bat irakurtzen ez dakizunean? – Edo azalaren kolorea “desberdina” duzunean? – Eta ispiluan ikusten duzuna gustatzen ez zaizunean? – … Ingeleseko arloan antzerkiak egin dituzte gela ezberdinetan (ipuin- musikatuak) Musika arloan “Alfabeto musikala” aurkeztu zuten 1go mailan. Ikasleek gozatu dute ekintza ezberdin hauek egiten, ikusten eta antzezten. Guraso!!! Animatu zaitezte zuen umeekin ipuenez... read more

Tren Ibiltaria

Urtero bezala, martxan da tren ibiltaria!!! Eguraldia lagun, jende pilla bat animatzen da eskolara oinez etortzen. 2 astetan luzatuko da ekimen hau. Animatu eta etorri eskolara lagunez inguratuta!!! Ikusi Tren ibiltariari buruzko Goienak egindako erreportaia  ... read more

Iñaki Larrañaga eta Jon Markez, Eskolako Bidea argazki lehiaketako irabazle

Eskolako Bidea proiektuaren barruan, umeei eskolako bidean zer gustatzen zaien eta zer ez jakin nahian, Udalak, herriko hiru ikastetxeekin batera, argazki lehiaketa bat jarri zuen martxan. Guztira, 99 argazki jaso dituzte eta guztiak daude ikusgai egubakoitzera arte kultura etxean. Oñatiko Eskolako Bidea proiektuaren barruan, ikasleek galdera hauei erantzun behar izan diete argazki bitartez: eskolako bidean zer gustatzen zait? Zer ez? Horrekin, Udalak eta herriko ikastetxeek jakin nahi izan dute eskolako bideari buruzko umeen ikuspuntua zein den eta argazki lehiaketa bat jarri zuten martxan, gurasoekin ere etxean gaia lantzeko aitzakiarekin Astelehenean zabaldu zuten erakusketa kultura etxean eta bertan ikusgai egongo dira egubakoitzera arte lehiaketarako jaso dituzten 99 argazkiak. Galdera nahiko zabala zen eta askotariko argazkiak aurkeztu dituzte gaztetxoek lehiaketara. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko irabazlea Jon Markez izan zen, eta LHko 5. mailatik DBH 2ra bitarteko mailan, berriz, Iñaki Larrañagak jaso zuen saria. Biek GoPro estiloko kamera bana jaso zuten opari. Argazki lehiaketa, haurrak eskolara modu ez motorizatuan joateko helburuarekin, herrian egin den beste sentsibilizazio ekintza bat izan da.... read more

MARTXOAK 8

Martxoaren 8an urtero bezala emakumearen eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, bi ekintza nagusi egongo dira. Alde batetik, eskolako ikasle guztien artean egindako erakusketa bat egongo da eskolako sarreran ikusgai. Bestetik, martxoaren 9an arratsaldeko 15:30etan gurasoei zuzendutako «hezkidetza tailerra» egongo da. Animatu eta parte... read more

SANTA AGEDA

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera denez, Errekalde auzotik abestera aterako gara arratsaldeko 15:00etan. Egun horretan,praka urdinak, kamiseta zuria eta koadrodun zapia ekarriko dute. Hori dela eta, aurreko astean zehar bakoitzak bere makila ekarri beharko du bere izenarekin. OHARRA: Ekintza horretan HH4tik gorako umeek parte hartuko dute. Parte hartzera gonbidatzen... read more

INAUTERIAK

Otsailaren 5ean, arratsaldez, inauteriak ospatuko ditugu Errekalde Herri Eskolan. Jaialdia arratsaldeko 15:00etan hasiko da. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegiko kantxa berdean egingo dugu. GAIA : EUSKAL MITOLOGIA Euskal mitologia historiaurreko garaietatik datozen sinesmen, pertsonaia mitiko eta elezaharren multzoak osatzen dute. Euskal mitologiaren ezaugarri nagusiak hauek dira: Antzinatasuna, Izaera lurtarra, Emakumezkoaren nagusitasuna, Izaera baketsua, Gizakiarekiko hurbiltasuna, Naturarekiko harremana eta Ahozko... read more

URGAIN MUGITUZ, MUGIKORTASUNAREN MARTXA

Aurtengo ikasturtean Urgain Eskolako Zuazola-Larraña BHIk eta Errekalde Herri Eskolak Eskola Agenda21 Proiektuaren barnean Mugikortasuna eta Osasuna gaia landuko dute. Horren baitan, “ URGAIN MUGITUZ” LELOPEAN, MUGIKORTASUNAREN MARTXA antolatu du datorren ostiralerako. SENTSIBILIZAZIO EKINTZA bezala. Ingurumen Batzordeko ikasleen proposamenari jarraituz, ikastetxe bietako ikasle zein irakasleek parte hartuko dute, ibilbidea, bizikletaz, patinetez, patinetan edota oinez egingo dutelarik, kutsatu gabe mugitzea posiblea eta osasuntsua dela aldarrikatuz. Guztira 216 pertsonen parte hartzea aurreikusten da ingurumen eta osasunaren aldeko ekintza honetan. XEHETASUNAK ETA EGITARAUA MUGIKORTASUN MARTXA, Urtarrilak 22, ostirala, 10:15etatik 11:30tara IBILBIDEA Bizikletaz Zuazola ikastetxetik atera eta Errekalderuntz joan , kotxeen bide berdina eginez Gainontzekoak (patineteak, patinak, oinez) Zuazola ikastetxetik atera Euskadi Etorbiderantz Euskadi Etorbidetik guztiak Bidaurretako errotondan (bizikletak, oinezkoak, patineteak…) elkartu, bertan buelta eman eta Kale Barritik Plazaraino joan. ALDARRIKAPENA 11:15. Plazan denok udaletxeko balkoiaren aurrean elkartu: Ikasleekin landutako Mugikortasuna eta Osasunaren aldeko pankartak erakutsiko Mugikortasunaren aldeko testua irakurri eta bertsoa... read more

Ate irekien eguna Zuazolan

ATE IREKIEN EGUNA ZUAZOLAN 16-17 ikasturtean DBH-ko ikasketak hasteko ikasleen onarpena irekita egongo da urtarrilaren 25etik otsailaren 5era. Zuazolan urtarrilaren 26an 18:00tatik aurrera ateak irekita izango ditugu gure ikastetxea ezagutzea nahi duzuen guztiontzat.   Informazio gehiago: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif3/eu_2078/matricula_primaria_secundaria.html... read more

Matrikula 2016-2017

2016-17 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazioa EPEA: urtarrilaren 25etik otsailaren 5era Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentazioa Informazioa eta arautegia Hezkuntzako... read more

Ate irekiak

Guraso agurgarriak: Urtero bezala, URGAIN eskolako Eskola Kontseilua osatzen dugunok ate irekien eguna antolatu dugu. Egun honetarako hainbat ekintza antolatu ditugu: bideoak, tailerrak (globoak, bitxigintza, makilajea…) , jokuak… Bukaeran txokolatada batekin amaituko dugu ate irekien eguna. EGUNA: Urtarrilak 23, zapatua. ORDUA: arratsaldeko 17:00 etatik aurrera Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Jaso ezazue besarkada bat. URGAIN Eskolako Eskola... read more

Euskeraren eguna Zuazola Larrañan

EUSKERA-ren eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu EGITARAUA IKUSI   Euskararen eguneko aurkezpena IISJ-n- Presentación del día del Euskara en el IISJ: Hauspoan ingeleseko elkarrizketa taldean dauden ikasleetatko batzuk Oñatiko unibertsitatean izan ziren atzo. Bertan IISJko ikasleei Euskararen eguna zer den azaldu zieten ingelesez eta gonbidapena luzatu zieten gurekin parte hartzera 11:15tan egingo dugun flashmob-ean. Ikasleak: Ion Letamendi, Maria Mugarza, Ana Sanchez, Uxue Osinaga, Sarah Nkuba, Imanol Astudillo. Britainiar kultura emanaldia – Presentación sobre cultura inglesa Mark Samson hizlariak Britainiako kulturari buruzko hiru emanaldi emango ditu bihar (asteazkena Institutuan DBH eta Batxilergoko ikasleentzat. Emanaldi interaktiboa izango da  ikusentzunezko materialarekin... read more

Zuazola Institutua: Eskola Jasangarri Ziurtagiria

Zuazola Institutuak, eskola jasangarri gisa ziurtatzen duen ziurtagiria jaso zuen atzo  Madariaga Dorretxean (Busturian)  egindako ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuten ziurtagiria. Atzo Euskadiko Biodibertsitate Zentroan egindako ekitaldian, Eskolako Agenda 21 programari atxikitutako 22 ikastetxek jaso zuten eskola jasangarriaren ziurtagiria. ZORIONAK!!... read more

ZIG gelakoen V. TOPAKETAK

ZIG –Zereginen Ikasketarako Gelak– geletan diharduten 16 eta 21 urte bitarteko Debabarrenako eta Debagoienako 40 bat ikasle batuko dira hurrengo maiatzaren 20an Oñatin. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle hauei helduak direnean autonomo izan daitezen estrategiak ematea da ZIG gelen helburua. Topaketa hauekin ikasleek euren arteko harremanak sendotzea bilatzen da. . Parte hartuko dute: Bergarako Ipintza institutua, Elgoibarko BHI , Zumaiako BHI, Arrasateko institutua, Arrasateko Arizmendi ikastola eta Oñatiko Zuazola-Larrañako institutua. Iaz Elgoibarren egin ziren, duela bi urte Bergaran eta orain dela hiru Arrasaten, aurten Oñatin izango dira eta hau izango da... read more