GABONETAKO JAIALDIA

GABONETAKO JAIALDIA

Dakizuen bezela, abenduak 22an gabonetako jaialdia izango dugu institutoko aretoan.

Egitaraua:

09:00 – Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorriko dira eta ongi  etorria emango diegu. “Olentzero” eta “Hator hator” abestiak kantatu eta ondoren gelan itxarongo ditugu.

 10:30 – Eskolako arkupetan ikasle, guraso eta irakasleak elkarturik, kalejiran joango gara Olentzero eta Mari Domingirekin batera eta instituturantz abiatuko gara.

 11:15 – Jaialdiari hasiera emango diogu honako egitaraua izango duelarik:

        • 3 urte (Mila eta Maribi)
        • 4 urte (Nuria eta Isa)
        • 5 urte (Aran)
        • 2. maila (Alicia eta Jon)
        • 3. maila (Eneko eta Marian)
        • 5. maila (Virginia eta Amaia)

Amaitzeko, txistorra jango dugu Institutuan.

 

* Haurrei eta gurasoei baserritarrez jantzita etortzea aholkatzen dizuegu.

 

**Klaseak urtarrilak 8an hasiko ditugu berriro.

 

 

URTE BERRI ON !

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Share This