Maiatzak 16, Greba!!

Maiatzak 16, Greba!!

IRAKASKUNTZA PUBLIKOA  JASATEN ARI DEN MURRIZKETEI AURRE EGITEKO ASMOZ,   DATORREN ASTEARTEAN, MAIATZAREN 16AN, ERREKALDE HERRI ESKOLAKO IRAKASLERIAREN %77AK GREBA EGINGO DU.

 

KLASEAK EZ DIRA NORMALTASUNEZ EMANGO .BESTALDE GREBA HONEK JANGELA ZERBITZUAN ERE ERAGINA IZANGO DU.

 

2010etik 2017ra doazen ikasturteek ez dute berri onik ekarri EAEko

irakaskuntza publikora: murrizketa politikari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak

urtez urte:

 

  • Matrikulak izan duen gorakadari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak

ez zaizkio erantsi orain arteko plantilari; ikasle kopuruak gora egin duen neurri

berean ez da handitu irakasle kopurua. EAEko hezkuntza publikoko plantilak

gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan.

 

  • Ordezkapenak betetzeko araudiak zuzen zuzenean kaltetzen du hezkuntza

kalitatea. Nola deitu, bestela, kasu askotan ikasleak ordezko irakaslerik

gabe 5 egun edo gehiago pasatu behar izatea?

 

  • Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.

 

  • Ikastetxeetako klaustroen eta irakasleen ardurak etengabe handitzen jarraitzen

dute, gero eta arazo gehiago dago ikastetxeetan ardura guztiei heltzeko,

ikasleen aniztasunari eta behar bereziei egoki erantzuteko, ikastetxeetako

proiektuei aurre egiteko, formazioa burutzeko eta ikastetxearen antolaketa

oinarrizko parametro egokitan garatzeko.

 

  • Bataz-beste ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %57

Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan),

%6ra murriztu behar da .

 

MURRIZKETARIK EZ!!

HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!!

LAN BALDINTZAK HOBETU, ESKOLA PUBLIKOA INDARTU!!

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Share This