Apirilaren 24tik 28ra Errekalde Herri Eskolan liburuaren astea ospatu dugu, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin.
Gure ikasleek ipuinak kontatu eta antzeztu dituzte.
“ Soy un punto” liburua irakurri dugu gelan, ondoren taldea puntuen bidez marraztuz.
Errefuxiatuen gaiarekin lotutako liburuen irakurketa eta hausnarketa egin da gela guztietan.
Hainbat eskulan egin dira: karetak, pagina markatzaileak, kaligramak…
Horretaz gain, hainbat gurasok parte hartu dute hizkuntza desberdinetan gelatan ipuinak kontatuz.(ARGAZKIAK)
Gurasoak ere irakurketan murgiltzera gonbidatzen eta animatzen jarraitzen dugu, horretarako eskolako sarreran dagoen liburutegia erabiltzeko aukera baliatuz.
Ipuin, abentura, fantasia munduan murgiltzeko aukera paregabea da, irudimenaz gozatzeko.
“Asko irakurtzen duenak eta luze ibiltzen denak, asko ikusiko du eta asko ikasiko du”
Miguel de Cervantes Saavedra