2010etik 2017ra doazen ikasturteek ez dute berri onik ekarri EAEko
irakaskuntza publikora: murrizketa politikari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak
urtez urte:
- Matrikulak izan duen gorakadari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak
ez zaizkio erantsi orainarteko plantilari; ikasle kopuruak gora egin duen neurri
berean ez da handitu irakasle kopurua. EAEko hezkuntza publikoko plantilak
gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan.
- Ordezkapenak betetzeko araudiak zuzen zuzenean kaltetzen du hezkuntza
kalitatea. Nola deitu, bestela, kasu askotan ikasleak ordezko irakaslerik
gabe 5 egun edo gehiago pasatu behar izatea?
- Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.
- Ikastetxeetako klaustroen eta irakasleen ardurak etengabe handitzen jarraitzen
dute, gero eta arazo gehiago dago ikastetxeetan ardura guztiei heltzeko,
ikasleen aniztasunari eta behar bereziei egoki erantzuteko, ikastetxeetako
proiektuei aurre egiteko, formazioa burutzeko eta ikastetxearen antolaketa
oinarrizko parametro egokitan garatzeko.
- Bataz-besteia%40ko behin-behinekotasuna(%38 irakasleetan, %57
Haurreskoletan, %58 HeziketaBerezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan),
%6ra murriztu behar da .
MURRIZKETARIK EZ!!
HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!!
LAN BALDINTZAK HOBETU, ESKOLA PUBLIKOA INDARTU!!