GABONETAKO JAIALDIA

09:00 – Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorriko dira eta ongi  etorria emango diegu. “Olentzero” eta “Hator hator” abestiak kantatu eta ondoren gelan itxarongo ditugu. 10:30 – Eskolako arkupetan ikasle, guraso eta irakasleak elkarturik, kalejiran joango gara Olentzero eta MariDomingirekin batera eta instituturantz abiatuko gara. 11:15 – Jaialdiari hasiera emango diogu honako egitaraua izango duelarik: 3 urte A (Iosu)4 urte A eta B (Rebeka eta Irati)3 urte B (Lorea)2. maila A eta B (Maider eta Ane Miren)3. maila A eta B (Eneko eta Ion Mikel) 5. maila A eta B (Guadalupe eta Irati) Amaitzeko, txistorra jango dugu Institutuan. * Haurrei eta gurasoei baserritarrez jantzita etortzea aholkatzen dizuegu. **Klaseak urtarrilak 7an hasiko ditugu berriro. URTE BERRI ON... read more

AZAROAK 25

Urgain Errekalde Eskolan, azaroaren 25 a TRATU ONEN ALDEKO APUSTUA EGINEZ landu eta ospatu dugu.   Horretarako, ikasle guztiek gaiarekin lotutako ipuin, abesti, olerki eta bideoak ikusi eta aztertu  dituzte.   Haize berriak datozela irudikatzeko, haize errotak egin ditugu gelaka eta taldeka, eskolako sarreran horma-irudi batean itsatsi ditugu.   Egunerokotasunean tratu onen aldeko apustua egiten jarraituko... read more

Soto berriztua margotzen

Sotoko obrak laister bukatuko dituzte. Psikomotrizitate gela eta Gimnasioa ia gertu daude. Asteartean, guraso talde bat, Kongi buru zelarik, eta irakasle talde bat auzolanean aritu ziren margotze lan batzuk egiten. Oso pozik gaude egindako lanarekin. Eskerrik asko guztioi!! argazkiak ikusteko egin klik... read more

KATILU SOLIDARIOA

HOTZ OÑATI elkarteak «KATILU SOLIDARIOAK» ekimena jarri du martxan.   Bildutako dirua Itsas Salbamendu Humanitario (SMH) eta SOS Errefuxiatuak Sarean elkarteei bideratuko zaie.   Atxikituta bidaltzen dizuegu honen inguruko informazioa.       Errekalde Urgain eskolak bat egiten du ekimen honekin.       Katilu bat eskatu nahi duzuenok,  eman izena zuzendaritzan azaroaren 16a baino lehen.       Mila... read more

Debagoieneko Eskola Publikoaren 1.Jaia

Arrasate, Arexabaleta, Antzuola, Aramaio, Bergara eta Oñatiko Guraso Elkarteok, Goieskolarekin batera, jai egun bat antolatu dugu urriaren 20an Eskoriatzan. Jaiaren helburua, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoa bultzatu eta bereziki Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolaren hezkunta proiektua aitortzea da. “HASI eta HEZI ESKOLA PUBLIKOAN” lemapean, hezkuntza publikoa, hezkuntza sistemaren ardatza dela aktiboki aldarrikatu nahi dugu. Euskalduna , kalitatezkoa, inklusiboa eta ekitatiboa. Jaiari goizeko 11etan emango diogu hasiera, eta egunean zehar hainbat jarduera programatu dira, familia giroan jai egunaz gozatzeko. Urriaren 20an gurekin batera Eskoriatzan ospatuko dugun Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren aldeko  Jaian parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu. EGITARAUA ABESTIAREN LETRA... read more

DANBORRADA

Oñatiko jaiak direla eta , hilaren 28an, arratsaldeko 15:45ean, Eskolan danborrada egingo dugu. Danborrada egunean, haurrak kamiseta zuria eta praka bakeroz jantzita etortzea komeni da. Bi urteko haurrak gonbidatuta zaudete jaialdia ikustera, baina jakin ez dugula parterik hartuko. Guraso guztiok ekitaldia ikustera gonbidatuta... read more

2018/19 IKASTURTE HASIERA

  Ikasleek, irailaren 7an emango diote hasiera ikasturte berriari. Hilaren 21 arte, klaseak goizez izango dira, 09:00etatik 12:30era, 2 urteko ikasleak ezik, egokitzapena egingo dutelako. Irailaren 24tik aurrera, klaseak goiz eta arratsaldez izango ditugu. 18/19 ikasturteko aurkezpen bilera, irailaren 6an egingo dugu, 18:00etan, INSTITUTUKO ARETO NAGUSIAN. Ikasturteko EGUTEGIA ere kontsulta... read more

ESKOLA KIROLEKO WEB BERRIA

Oñatiko eskola kirolak, web gune berria dauka. Bertatik jarraitu ahal izango duzue informazio guztia (jardunaldien informazioa, argazkiak, azken berriak,…) eta ziur gaude guztion arteko komunikazioa errazteko tresna bikaina izango... read more

Rudolf Reinstadler

Pasadan ostegunean, Rudolf Reinstadler, Olatz Reinstadler gure ikaslearen aitona, etorri zen eskolara bere gaztetako bizipenei buruz mintzatzera,  4 eta Historiako Batxillergoko 1. Mailakoei  elkarrizketa mamitsua eta hunkiga Pasadan ostegunean, Rudolf Reinstadler, Olatz Reinstadler gure ikaslearen aitona, etorri zen eskolara bere gaztetako bizipenei buruz mintzatzera,  4 eta Historiako Batxillergoko 1. Mailakoei  elkarrizketa mamitsua eta hunkigarria eskeiniz.... read more

MAIATZAREN 30ean UDALETXERA

AGENDA 21EKO ESKOLARTEKO FOROA Apirilaren 25ean, asteazkenean, 5.mailako 4 ikasle agenda 21eko eskolarteko forora joan ziren, gure eskolako ordezkari bezala. Bertan, aurtengo gaiaren inguruan -BIODIBERTSITATEA ETA KULTUR ANIZTASUNA- urtean zehar bururatu zaizkigun proposamen eta konpromisoak landu zituzten, eta horietako bi aukeratu genituen maiatzaren 30ean, asteazkenean, ospatuko den udaleko foroan aurkezteko. Gure eskolako proposamenak ondorengoak izan dira: 1. ZUHAITZAK LANDATZEKO EKITALDI GEHIAGO EGITEA. Hilabetean behin, multikiroletan egiten den bezala, taldeka zuhaitzak landatzera joatea. 2. KULTURA EZBERDINETAKO MUSIKA EZAGUTZEKO JAIALDIAK ETA KARAOKEAK ANTOLATZEA. Ziur gaude gure eskolako ordezkariek bikain egingo dutela beraien lana. Ingurumen batzordeko beste ikasle eta irakasleak ere joango gara udaleko forora animatzera. AUPA ZUEK!... read more

MAIATZAK 17, LGTBIQ

LGTBIQ fobiaren eguna ospatzeko 2 ekintza burutu genituen eskolan. Alde batetik,  ikasleek horma-irudi bat sortu zuten eta bestetik, globoak erabiliz, guztion artean erromako zubi bat sortu genuen . Hemen dituzue argazkiak   GURE ESKOLAN EZ DAGO LEKURIK LGTBIQ fobiarentzat ZERGATIK OSPATZEN DUGU HOMOFOBIAREN KONTRAKO EGUNA MAIATZAREN 17AN? Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da, izan ere 1990eko egun jakin horretan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen. Erabakia hark helburu bat baino gehiago du; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lortzea, eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) homofobiaren kontrako egunari onespena ematea. Eskaera honekin LGTB kolektiboek ez ezik, erakunde publiko batzuek ere bat egiten dute. 2006an kolektibo honen ibilbidean aurrerapauso berri bat ematen zen , eta Indonesiako Yogykartan giza eskubideetan adituak ziren 29 pertsonek dokumentu bat sortu zuten. Bertan, horrelako eskubideak batuz: 1. Edozein orientazio sexual edo genero identitatea duen gizakiak du giza eskubideen babesa. 2. Berdintasunean bizitzeko eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea. 3. Bere izaera juridikoa onartua izateko eskubidea. Halere, aurrera pauso handiak eman badira ere, badaude datuak kontrakoa ere adierazten dutenak.  ... read more

ZORIONAK JULEN ETA ENEKO

Eskolako ikasle diren Julen Martiarenak eta Eneko Moiuak, 10. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa irabazi dute LH3-LH4 mailan. Larunbatean jasoko dute saria Donostian. Zorionak bikote!!!  ... read more

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

1994tik, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzen dugu guraso elkarteok, eskola-komunitateetako gainontzeko kideekin batera eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzeko asmoz. Ikastetxe publiko batekin elkarlanean antolatzen du EHIGE-k urtero jai hau. Oraingo honetan Lekeitioko eskola eta institutuko kideekin batera. Ekaineko aurreneko igandean ospatzen dugu jaia. Ekainaren 3an izango dugu beraz 2018ko hitzordua.... read more

EMAKUME FUTBOLARIAK

Emakume futbolarien inguruko proiektuari amaiera ezin hobea eman zioten atzo 5.mailako ikasleek zein gurasoek, Anoetara emakumezkoen euskal derbia ikustera joanda. Gaur egun, emakume futbolariek eta gizonezko futbolariek oso zaila dute profesionaletara iristea. Gizonezko futbolariek emakumezkoek baino askoz diru gehiago irabazten dute. Gizonezko futbolari bat kalean ikusita, gehienok ezagutuko genuke, aldiz emakume futbolariak ez ditugu ezagutzen. Aurten, 5.mailako ikasleak hori aldatzen saiatuko gara. Horretarako, emakumezkoen Iberdrola Liga ezagutzeko kiniela bat egiteaz gain, gure artera Iraia Iparragirre eta Ane Etxezarreta jokalariak eta Garbiñe Etxeberria kirol arduraduna etorri dira.   argazki guztiak... read more

URGAIN EGUNA 2018

– Egitaraua –   11:30ean RM Zuazolan elkartu eta jaiari hasiera emango diogu. 11:30etik 14:00etara Herriko kaleak jolasez beteko ditugu. Batukada lagun izango dugu bidean zehar.   14:00etan Bazkaria RM Zuazolako plazatxoan.   15:30ean   DBHko ikasleek antzerkia eskainiko dute   16:00etatik 18:30era Puzgarriak ikasleentzat.       17:00etatik aurrera Gurasoentzako jolasak.   18:30ean Familia... read more

TRAUTIko KIDEAK ESKOLAN

Atzo 5. Mailan beste bisita bat izan genuen. TRAUTI elkarteko kideak(Rafa, Urdin, Mikel, Santi eta Lukene) izan genituen gurean! Beraien egunerokoa ezagutu eta hainbat kontutxo azaldu zizkiguten. Askotan konturatzen ez garen arren, hainbat zailtasun izaten dituzte euren egunerkoan. Gure aletxoa jarri eta hemendik aurrera, ahal duguna aldatzen saiatuko... read more

TREN IBILTARIA

URGAIN Eskolako Guraso Elkarteak datorren astean egingo duen ekimen bati buruz informazioa eman nahi dizuegu: “Tren ibiltaria” izenarekin maiatzaren 7 tik 18 ra, eskolako neska-mutilentzat eta hauen gurasoentzat antolatu dugun ekintza izango da. Bertako helburu nagusia eskolara oinez edo beste modu jasangarri batez joatea izango da. Ibilbideak: Eltzia:​ 8:35ean → San Lorentzo​(​tuneleko sarreran​)​:​ 8:40ean Kanpantxo:​ 8:35ean → Kultur etxea:​ 8:50ean Bidebarrieta:​ 8:40ean → Kultur etxea:​ 8:50ean San Martin (zubia):​ 8:40ean → Kultur etxea:​ 8:50ean Parte hartzera animatzen zaituztegu.  ... read more

LIBURUAREN ASTEA

Apirilaren 23tik 27ra Errekalde Herri Eskolan liburuaren astea ospatu dugu, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin. Aniztasunaren gaia abiapuntu hartuta, liburuen irakurketa egingo da gela guztietan. Guraso, ikasle eta irakasleek ipuinak kontatuko dituzte zenbait hizkuntzatan eta gaiari buruzko hausnarketan ere arituko dira. Gainera, hainbat lan egingo dira: orri markatzaileak, kaligrama, eskulanak… Gurasoak ere irakurketan murgiltzera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu. Horretarako eskolako sarreran dagoen liburutegitik liburuak hartu eta zuenak ere utzi ditzakezue bertan, nahi izanez gero. Ipuin, abentura, fantasia munduan murgiltzeko aukera paregabea da, irudimenaz gozatzeko.... read more

MARTXOAK 14-15 GREBA

Mobilizazioekin jarraituz, datozen martxoaren 14rako eta 15erako, asteazkenerako eta ostegunerako greba deialdia dago.  Errekalde-Urgaineko langileok sindikatuek egindako greba deialdiarekin bat egingo dugu. Beraz, asteazkenean eta ostegunean ez da klaserik... read more

MARKEL IRIZAR ESKOLAN

Markel irizar 5.mailako ikasleekin egon zen Elikaduraren inguruan hitz egiten. Ikasleak oso gustora egon ziren bere aholkuak entzuten eta elikaduraren inguruko zalantzak Markelekin argitu zituzten. Eskerrik asko Markel!! Arratsalde ederra pasatu... read more

VOLAR DOKUMENTALA

Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu bat pasa dute elkarrekin , landan , euren egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina , elkar ezagutzeko gai dira hitzen beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi- esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei eta gizarteari. Nueve mujeres con un pasado de violencia de género comparten un fin de semana en el campo lejos de su vida cotidiana, y ponen a disposición de otras mujeres y de la sociedad su recorrido vital. OHARRA : Zaintza zerbitzua egongo da AVISO : Habrá servicio de guardería Eguna : Martxoak 7   Ordua : 16:45   Lekua : Errekalde Herri Eskola                 Informatika... read more

INAUTERIETAKO JAIALDIA, KIROLDEGIAN

Eguraldia dela eta, Inauterietako Jaialdia kiroldegian egitea erabaki dugu. Eskolatik, 10:30 inguruan aterako gara eta Jaialdia 11:00etan hasiko dugu.  Txikienak babestu asmoz, eskolatik kiroldegirako bidea egiteko gurasoen laguntza eskertuko genuke (10:30ean eskolara etorri).  2 urteko gelakoek ez dute jaialdian parte hartuko. Jaialdia ikusi nahi izanez gero, gurasoek eskolan hartu eta kiroldegira eraman beharko dituzue, zuen kabuz.  12:30ean, kiroldegian umeak jaso nahi dituzuenok, irakasle tutorea abisatu beharko duzue. Otsailaren 13an, asteartea, goizeko 11:00etan Inauteri jaia ospatuko dugu  kiroldegiko kantxa berdean. Aurten ALTSASUKO INAUTERIAK izango da gure gaia. Jaialdia ikustera gonbidatuta zaudete.   Animatu gurekin parte hartzera : mozorrotu eta dantza egitera.       OHARRAK:   11:00etan gurasoak goiko patioan egongo zarete desfilea ikusteko prest. Taldeetako argazkiak goizeko lehen orduan aterako ditu irakasle batek eta eskolako web orrian zintzilikatuko dira.   MARKITOS dantzaren ondoren eskolako txorimaloak aterako dira. Hauek bukatutakoan ume bakoitza bere gelara itzuliko da.   Gogoratu, egun horretan arratsaldez eta hurrengo egun osoan ez dela klaserik... read more

OÑATIKO INAUTERIAK

Konturatu orduko negua ia joan da eta Hartza lozorrotik esnatuko da. Horrekin batera udaberriari hasiera emateko festa ospatuko dugu Oñatin ere, inauteriak hain zuzen. Jakingo duzuen bezala, herrian festa berezia prestatzen dute urtero eta Konde, Kondesa, dantzari eta musikariak izaten ditugu gure artean. Horren arira, eskolan ikasleekin lanean aritu gara, eurek ere herriko inauteriak ezagutu eta horren berri izan dezaten. Hona hemen argazki batzuk!! Ea gustuko... read more

MATRIKULA 2018/19

Matrikula egiteko dokumentazioa On line matrikula egiteko egin klik hemen. Bulego ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 14:30etik... read more