Maiatzak 16, Greba!!

Maiatzak 16, Greba!!

IRAKASKUNTZA PUBLIKOA  JASATEN ARI DEN MURRIZKETEI AURRE EGITEKO ASMOZ,   DATORREN ASTEARTEAN, MAIATZAREN 16AN, ERREKALDE HERRI ESKOLAKO IRAKASLERIAREN %77AK GREBA EGINGO DU.   KLASEAK EZ DIRA NORMALTASUNEZ EMANGO .BESTALDE GREBA HONEK JANGELA ZERBITZUAN ERE ERAGINA IZANGO DU.   2010etik 2017ra doazen ikasturteek ez dute berri onik ekarri EAEko irakaskuntza publikora: murrizketa politikari jarraipena eman dio Hezkuntza Sailak urtez urte:   Matrikulak izan duen gorakadari aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak ez zaizkio erantsi orain arteko plantilari; ikasle kopuruak gora egin duen neurri berean ez da handitu irakasle kopurua. EAEko hezkuntza publikoko plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitu behar dira kolektibo ezberdinetan.   Ordezkapenak betetzeko araudiak zuzen zuzenean kaltetzen du hezkuntza kalitatea. Nola deitu, bestela, kasu askotan ikasleak ordezko irakaslerik gabe 5 egun edo gehiago pasatu behar izatea?   Gelako ikasle kopurua %10 murriztu behar da.   Ikastetxeetako klaustroen eta irakasleen ardurak etengabe handitzen jarraitzen dute, gero eta arazo gehiago dago ikastetxeetan ardura guztiei heltzeko, ikasleen aniztasunari eta behar bereziei egoki erantzuteko, ikastetxeetako proiektuei aurre egiteko, formazioa burutzeko eta ikastetxearen antolaketa oinarrizko parametro egokitan garatzeko.   Bataz-beste ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murriztu behar da .   MURRIZKETARIK EZ!! HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!! LAN BALDINTZAK HOBETU, ESKOLA PUBLIKOA...
LIBURUAREN ASTEA

LIBURUAREN ASTEA

Apirilaren 24tik 28ra Errekalde Herri Eskolan liburuaren astea ospatu dugu, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin. Gure ikasleek ipuinak kontatu eta antzeztu dituzte. “ Soy un punto” liburua irakurri dugu gelan, ondoren taldea puntuen bidez marraztuz. Errefuxiatuen gaiarekin lotutako liburuen irakurketa eta hausnarketa egin da gela guztietan. Hainbat eskulan egin dira: karetak, pagina markatzaileak, kaligramak… Horretaz gain, hainbat gurasok parte hartu dute hizkuntza desberdinetan gelatan ipuinak kontatuz.(ARGAZKIAK) Gurasoak ere irakurketan murgiltzera gonbidatzen eta animatzen jarraitzen dugu, horretarako eskolako sarreran dagoen liburutegia erabiltzeko aukera baliatuz. Ipuin, abentura, fantasia munduan murgiltzeko aukera paregabea da, irudimenaz gozatzeko. “Asko irakurtzen duenak eta luze ibiltzen denak, asko ikusiko du eta asko ikasiko du” Miguel de Cervantes...