ZIG –Zereginen Ikasketarako Gelak– geletan diharduten 16 eta 21 urte bitarteko Debabarrenako eta Debagoienako 40 bat ikasle batuko dira hurrengo maiatzaren 20an Oñatin. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle hauei helduak direnean autonomo izan daitezen estrategiak ematea da ZIG gelen helburua. Topaketa hauekin ikasleek euren arteko harremanak sendotzea bilatzen da. .
Parte hartuko dute: Bergarako Ipintza institutua, Elgoibarko BHI , Zumaiako BHI, Arrasateko institutua, Arrasateko Arizmendi ikastola eta Oñatiko Zuazola-Larrañako institutua.
Iaz Elgoibarren egin ziren, duela bi urte Bergaran eta orain dela hiru Arrasaten, aurten Oñatin izango dira eta hau izango da egitaraua: