URGAIN MUGITUZ, MUGIKORTASUNAREN MARTXA

URGAIN MUGITUZ, MUGIKORTASUNAREN MARTXA

Aurtengo ikasturtean Urgain Eskolako Zuazola-Larraña BHIk eta Errekalde Herri Eskolak Eskola Agenda21 Proiektuaren barnean Mugikortasuna eta Osasuna gaia landuko dute.

Horren baitan, “ URGAIN MUGITUZ” LELOPEAN, MUGIKORTASUNAREN MARTXA antolatu du datorren ostiralerako. SENTSIBILIZAZIO EKINTZA bezala.

Ingurumen Batzordeko ikasleen proposamenari jarraituz, ikastetxe bietako ikasle zein irakasleek parte hartuko dute, ibilbidea, bizikletaz, patinetez, patinetan edota oinez egingo dutelarik, kutsatu gabe mugitzea posiblea eta osasuntsua dela aldarrikatuz.

Guztira 216 pertsonen parte hartzea aurreikusten da ingurumen eta osasunaren aldeko ekintza honetan.

XEHETASUNAK ETA EGITARAUA

MUGIKORTASUN MARTXA, Urtarrilak 22, ostirala, 10:15etatik 11:30tara

IBILBIDEA

Bizikletaz Zuazola ikastetxetik atera eta Errekalderuntz joan , kotxeen bide berdina eginez Gainontzekoak (patineteak, patinak, oinez) Zuazola ikastetxetik atera Euskadi Etorbiderantz

Euskadi Etorbidetik guztiak Bidaurretako errotondan (bizikletak, oinezkoak, patineteak…) elkartu, bertan buelta eman eta Kale Barritik Plazaraino joan.

ALDARRIKAPENA

11:15. Plazan denok udaletxeko balkoiaren aurrean elkartu:

Ikasleekin landutako Mugikortasuna eta Osasunaren aldeko pankartak erakutsiko

Mugikortasunaren aldeko testua irakurri eta bertsoa abeztu.

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Share This