Kaixo Famila:
Datorren ostegunean, azaroaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, familiak jostailuen inguruko kezkak argitzeko eta jolasaren garrantzia umearen garapenean ohartzeko, oso baliogarria izango den hitzaldira joateko gonbita luzatzen dizuete guraso elkartetik. Hitzaldian 0-12 urte bitarteko haurrekin, jostailuen aukeraketan, jarraitu beharreko irizpideen aholkuak jasoko dituzue.
Parte hartu nahi duten guraso guztien aukera bermatzeko, zaintza zerbitzua izango da.