LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA (Apirilak 23) ospatzen ari gara aste honetan. Horretarako honelako ekintzak antolatu ditugu eskola orduetan: Maila bakoitzean liburu bat landu dugu, eta hausnarketa egin ondoren, horma-irudiak egin ditugu (eskolako atarian dituzue ikusgai).
Gai hauen inguruan aritu gara:
– Zer gertatzen da anai txikitxo bat jaiotzen denean?
– Eta gelakide bat “desberdina” denean?
– Zer egingo zenuke gutun bat irakurtzen ez dakizunean?
– Edo azalaren kolorea “desberdina” duzunean?
– Eta ispiluan ikusten duzuna gustatzen ez zaizunean?
– …
Ingeleseko arloan antzerkiak egin dituzte gela ezberdinetan (ipuin- musikatuak)
Musika arloan “Alfabeto musikala” aurkeztu zuten 1go mailan.
Ikasleek gozatu dute ekintza ezberdin hauek egiten, ikusten eta antzezten.
Guraso!!! Animatu zaitezte zuen umeekin ipuenez gozatzea!!!