Jolas dezagun familian

Jolas dezagun familian

Joan den urtarrilaren 20an, Errekalde Eskolak arratsalde interesgarri bat antolatu zuen . «Jolas dezagun familian» saioarekin haurrak beraien gurasoekin jolasten aritu ziren. 50 lagun baino gehiago bildu ziren Bakeolak antolatutako jolas kooperatiboetan parte hartzeko.
Arratsaldeko 17:00etan eskolara hurbiltzen hasi ziren familiak eta
begirale batzuen laguntzarekin, dinamika eta jolas ezberdinak egiten aritu ziren .Jolas kooperatibo  hauen helburua, elkarrekin gozatzea da, denon artean erronka gainditzea, guztion parte hartzea sustatzea eta beti ere, bakoitzak bere ahalmenetatik abiatuz, zailtasunak gainditzea.
Bertako antolatzaileek ziotenez, «bakea eta bizikidetza bultzatzeari begira, jolasek ekarpen handia egiten  dutela argi dugu: balio zehatz batzuk sustatzen dituzte, jarrera sortzaileak ahalbideratu, errespetua bermatu, ezberdintasuna aukera bihurtu eta bidezko egoerak ahalbideratu. Jolasa oso baliabide hezitzaile ona da bai haurrentzat eta baita helduentzat ere».
Merezi du jolasteak… bai haurtzaroan bai eta helduak garenean ere! Jolas dezagun familian.

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Share This