INAUTERIETAKO JAIALDIA, KIROLDEGIAN

INAUTERIETAKO JAIALDIA, KIROLDEGIAN

Eguraldia dela eta, Inauterietako Jaialdia kiroldegian egitea erabaki dugu.
Eskolatik, 10:30 inguruan aterako gara eta Jaialdia 11:00etan hasiko dugu.
 Txikienak babestu asmoz, eskolatik kiroldegirako bidea egiteko gurasoen
laguntza eskertuko genuke (10:30ean eskolara etorri).
 2 urteko gelakoek ez dute jaialdian parte hartuko. Jaialdia ikusi nahi izanez gero,
gurasoek eskolan hartu eta kiroldegira eraman beharko dituzue, zuen kabuz.
 12:30ean, kiroldegian umeak jaso nahi dituzuenok, irakasle tutorea abisatu
beharko duzue.

Otsailaren 13an, asteartea, goizeko 11:00etan Inauteri jaia ospatuko dugu  kiroldegiko kantxa berdean. Aurten ALTSASUKO INAUTERIAK izango da gure gaia. Jaialdia ikustera gonbidatuta zaudete.

 

Animatu gurekin parte hartzera : mozorrotu eta dantza egitera.

 

 

 

OHARRAK:

 

  • 11:00etan gurasoak goiko patioan egongo zarete desfilea ikusteko prest. Taldeetako argazkiak goizeko lehen orduan aterako ditu irakasle batek eta eskolako web orrian zintzilikatuko dira.

 

  • MARKITOS dantzaren ondoren eskolako txorimaloak aterako dira. Hauek bukatutakoan ume bakoitza bere gelara itzuliko da.

 

  • Gogoratu, egun horretan arratsaldez eta hurrengo egun osoan ez dela klaserik egongo.

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Share This