09:00 – Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorriko dira eta ongi etorria emango diegu. “Olentzero” eta “Hator hator” abestiak kantatu eta ondoren gelan itxarongo ditugu.
10:30 – Eskolako arkupetan ikasle, guraso eta irakasleak elkarturik, kalejiran joango gara Olentzero eta MariDomingirekin batera eta instituturantz abiatuko gara.
11:15 – Jaialdiari hasiera emango diogu honako egitaraua izango duelarik:
- 3 urte A (Iosu)
- 4 urte A eta B (Rebeka eta Irati)
- 3 urte B (Lorea)
- 2. maila A eta B (Maider eta Ane Miren)
- 3. maila A eta B (Eneko eta Ion Mikel)
- 5. maila A eta B (Guadalupe eta Irati)
Amaitzeko, txistorra jango dugu Institutuan.
* Haurrei eta gurasoei baserritarrez jantzita etortzea aholkatzen dizuegu.
**Klaseak urtarrilak 7an hasiko ditugu berriro.
URTE BERRI ON !