First Lego League

First Lego League

Zuazola-Larrañako DBH4ko ikasleak First Lego League’ko Euskadiko finalean parte hartu zuten Otsailaren 16an. Talde lanerako gaitasun aparta eta balore etiko argiak adieraziz, euren ezagutza zientifiko-teknikoak erakutsi zituzten, bertara gerturatu ziren ehundaka pertsonen aurrean. Institutuan landutako proiektu zientifiko eta teknikoak aurkeztu eta defendatuz gain, robotikako jokoan parte hartu zuten. Tentsio eta zirraraz betetako eguna izan zen. Guztiaren gainetik, ikasten eta lanean ere primeran pasa dezakegula ikasi zuten txapelketa honetan. Primeran aritu ziren! 

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Share This