Rudolf Reinstadler

Rudolf Reinstadler

Pasadan ostegunean, Rudolf Reinstadler, Olatz Reinstadler gure ikaslearen aitona, etorri zen eskolara bere gaztetako bizipenei buruz mintzatzera,  4 eta Historiako Batxillergoko 1. Mailakoei  elkarrizketa mamitsua eta hunkiga Pasadan ostegunean, Rudolf Reinstadler, Olatz Reinstadler gure ikaslearen aitona, etorri zen eskolara bere gaztetako bizipenei buruz mintzatzera,  4 eta Historiako Batxillergoko 1. Mailakoei  elkarrizketa mamitsua eta hunkigarria eskeiniz....
MAIATZAREN 30ean UDALETXERA

MAIATZAREN 30ean UDALETXERA

AGENDA 21EKO ESKOLARTEKO FOROA Apirilaren 25ean, asteazkenean, 5.mailako 4 ikasle agenda 21eko eskolarteko forora joan ziren, gure eskolako ordezkari bezala. Bertan, aurtengo gaiaren inguruan -BIODIBERTSITATEA ETA KULTUR ANIZTASUNA- urtean zehar bururatu zaizkigun proposamen eta konpromisoak landu zituzten, eta horietako bi aukeratu genituen maiatzaren 30ean, asteazkenean, ospatuko den udaleko foroan aurkezteko. Gure eskolako proposamenak ondorengoak izan dira: 1. ZUHAITZAK LANDATZEKO EKITALDI GEHIAGO EGITEA. Hilabetean behin, multikiroletan egiten den bezala, taldeka zuhaitzak landatzera joatea. 2. KULTURA EZBERDINETAKO MUSIKA EZAGUTZEKO JAIALDIAK ETA KARAOKEAK ANTOLATZEA. Ziur gaude gure eskolako ordezkariek bikain egingo dutela beraien lana. Ingurumen batzordeko beste ikasle eta irakasleak ere joango gara udaleko forora animatzera. AUPA ZUEK!...
TRAUTIko KIDEAK ESKOLAN

TRAUTIko KIDEAK ESKOLAN

Atzo 5. Mailan beste bisita bat izan genuen. TRAUTI elkarteko kideak(Rafa, Urdin, Mikel, Santi eta Lukene) izan genituen gurean! Beraien egunerokoa ezagutu eta hainbat kontutxo azaldu zizkiguten. Askotan konturatzen ez garen arren, hainbat zailtasun izaten dituzte euren egunerkoan. Gure aletxoa jarri eta hemendik aurrera, ahal duguna aldatzen saiatuko...
INAUTERIETAKO JAIALDIA, KIROLDEGIAN

INAUTERIETAKO JAIALDIA, KIROLDEGIAN

Eguraldia dela eta, Inauterietako Jaialdia kiroldegian egitea erabaki dugu. Eskolatik, 10:30 inguruan aterako gara eta Jaialdia 11:00etan hasiko dugu.  Txikienak babestu asmoz, eskolatik kiroldegirako bidea egiteko gurasoen laguntza eskertuko genuke (10:30ean eskolara etorri).  2 urteko gelakoek ez dute jaialdian parte hartuko. Jaialdia ikusi nahi izanez gero, gurasoek eskolan hartu eta kiroldegira eraman beharko dituzue, zuen kabuz.  12:30ean, kiroldegian umeak jaso nahi dituzuenok, irakasle tutorea abisatu beharko duzue. Otsailaren 13an, asteartea, goizeko 11:00etan Inauteri jaia ospatuko dugu  kiroldegiko kantxa berdean. Aurten ALTSASUKO INAUTERIAK izango da gure gaia. Jaialdia ikustera gonbidatuta zaudete.   Animatu gurekin parte hartzera : mozorrotu eta dantza egitera.       OHARRAK:   11:00etan gurasoak goiko patioan egongo zarete desfilea ikusteko prest. Taldeetako argazkiak goizeko lehen orduan aterako ditu irakasle batek eta eskolako web orrian zintzilikatuko dira.   MARKITOS dantzaren ondoren eskolako txorimaloak aterako dira. Hauek bukatutakoan ume bakoitza bere gelara itzuliko da.   Gogoratu, egun horretan arratsaldez eta hurrengo egun osoan ez dela klaserik...