Urgain Errekalde Eskolan, azaroaren 25 a TRATU ONEN ALDEKO APUSTUA EGINEZ landu eta ospatu dugu.
Horretarako, ikasle guztiek gaiarekin lotutako ipuin, abesti, olerki eta bideoak ikusi eta aztertu dituzte.
Haize berriak datozela irudikatzeko, haize errotak egin ditugu gelaka eta taldeka, eskolako sarreran horma-irudi batean itsatsi ditugu.
Egunerokotasunean tratu onen aldeko apustua egiten jarraituko dugu.