AZAROAK 25

Urgain Errekalde Eskolan, azaroaren 25 a TRATU ONEN ALDEKO APUSTUA EGINEZ landu eta ospatuko dugu.   Horretarako, ikasle guztiek gaiarekin lotutako ipuin, abesti, olerki eta bideoak ikusiko eta aztertuko  dituzte.   Egunerokotasunean tratu onen aldeko apustua egiten jarraituko... read more

TOMAXEN ABENTURAK

AZAROAREN 23an “TOMAXen abenturak” ikusi ahal izango dugu Urgain-Zuazola institutuan “AZKEN BALEA” ikuskizunarekin. Arratsaldeko 16:30ean izango da lehenengo saioa eta 18:00etan bigarrena. Sarrerak, Kiku, Mizke, Candeluka eta Txokolateixan erosi ahalko dira eta egunean bertan institutuan. Ikuskizun bakoitzaren ondoren, Institutuko ikasleek txokolatea eskainiko dute. Antzezlanaren informazio gehiago... read more

NOLA AUKERATU JOSTAILU EGOKIA?

Kaixo Famila: Datorren ostegunean, azaroaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, familiak jostailuen inguruko kezkak argitzeko eta jolasaren garrantzia umearen garapenean ohartzeko, oso baliogarria izango den hitzaldira joateko gonbita luzatzen dizuete guraso elkartetik. Hitzaldian 0-12 urte bitarteko haurrekin, jostailuen aukeraketan, jarraitu beharreko irizpideen aholkuak jasoko dituzue. Parte hartu nahi duten guraso guztien aukera bermatzeko, zaintza zerbitzua izango... read more

LLIBERTAT!!

Kaixo:Errekalde Herri Eskolako irakasle talde batek, biharko mobilizazioetarako deialdiarekin bat egin du.Bihar ostirala, urriak 18, arratsaldeko 16:30etan ikastetxe kanpoan elkarrateratze bat egingo da.Bertaratu nahi duzuenok, ongi etorriak izango zarete. Bertaratzea pentsatzen duzuenok, zerbait horia ekarri dezakezue.Mila esker.Irakasle taldea Estimats Un grup de profesors del Col legi Errekalde Herri Eskola fa costat a les movilitzacions convocades per demá divendrés 18 d´octubre a les 16:30 de la tarda i es realitzará una concentració a la porta del col legi. Els que vulguin asistir serán benviguts. El que assisteixi pot portar un detall de color groc. Moltes gracies. Un grup de profesors Kaixo:Un grupo de profesores del colegio Errekalde Herri Eskola apoya las movilizaciones convocadas para mañana.Mañana viernes, 18 de octubre, a las 16:30 de la tarde, se realizará una concentración en la puerta del colegio.Los que quieran asistir, serán bien venidos.El que  acuda puede traer un detalle amarillo.Muchas gracias.Un grupo de... read more

ESKOLAKO HORMA MARGOTU DUGU!

Kaixo guztioi, Horma irudiaren margotze lanek bi egun hauetan izan duten harrera beroari esker, amaitutzat ematen ditugu auzolanean egin beharreko lanak.Bihartik aurrera Mirari Sagarzazu berak egingo ditu azken ukituak.Mila esker gerturatu eta horma irudian zuen zatitxoa margotzeko tartetxoa hartu duzuen guztioi!Emaitza zuen gustokoa izatea espero dugu,Guraso... read more

TREN IBILTARIA

Beste urte batez,  Errekaldeko Guraso elkarteak “Tren ibiltaria” izenarekin maiatzaren 13 tik 24 ra, eskolako neska-mutilentzat eta hauen gurasoentzat eskolara oinez joateko ekintza antolatu du. Bertako helburu nagusia eskolara oinez edo beste modu jasangarri batez joatea izango da. Parte hartzera animatzen zaituztegu. Data: Maiatzak 13 – Maiatzak 24 Ibilbideak: San Lorentzo (Tuneleko Sarrera): 8:40 Kasablanka: 8:25 –> Aker: 8:45 Bidebarrieta (Dia): 8:40 –> Kultur Etxea: 8:50 San Martingo Zubia: 8:40 –> Kultur Etxea:... read more

LGTBIQ+

ZERGATIK OSPATZEN DUGU HOMOFOBIAREN KONTRAKO EGUNA MAIATZAREN 17AN? Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da, izan ere 1990eko egun jakin horretan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen. Erabakia hark helburu bat baino gehiago du; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lortzea, eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) homofobiaren kontrako egunari onespena ematea. Eskaera honekin LGTB kolektiboek ez ezik, erakunde publiko batzuek ere bat egiten dute. 2006an kolektibo honen ibilbidean aurrerapauso berri bat ematen zen , eta Indonesiako Yogykartan giza eskubideetan adituak ziren 29 pertsonek dokumentu bat sortu zuten. Bertan, horrelako eskubideak batuz: 1. Edozein orientazio sexual edo genero identitatea duen gizakiak du giza eskubideen babesa. 2. Berdintasunean bizitzeko eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea. 3. Bere izaera juridikoa onartua izateko eskubidea. Halere, aurrera pauso handiak eman badira ere, badaude datuak kontrakoa ere adierazten dutenak. Euskal Autonomi Erkidegora hurbiltzen bagara berehala ohartuko gara homofobia arazo larria jarraitzen duela izaten gure ikastetxeetan. Azken hau baieztatzera dator ISEI-IVEI-k ateratako azken datuak. Datu hauen arabera: Etengabe baztertzearen arrazoiak ikasleen esanetan ( txostenaren 30 orrialdearen grafikoak adieratzen duenez ) DBH-n gaytzat hartzea ( %23,6) edo lesbianatzat hartzea (% 7,3) izango... read more

LIBURUAREN ASTEA

Apirilaren 22a liburuaren nazioarteko eguna da eta ikasturte honetan Aste Santuko oporretan egongo garenez, hilaren hasierara aurreratzea erabaki genuen. Beraz, apirilaren 8tik 11ra liburuaren astea antolatuko dugu eskolan. Ekintza desberdinak egin ditugu; liburu trukaketa, ipuinak asmatu eta haien kontaketak egin ditugu. Haur bakoitzak eskolara etxeko liburu bat ekarri du eta bere kideekin trukatu... read more

GOMIZTEGIRA IRTEERA

Joan den asteazkenean 3. mailako ikasleak Gomiztegi baserrira joan ziren. Bertan, artzantzaren mundua ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Ekintza hauek egin zituzten: gatzatua prestatu, gazta dastatu, artzai txakur erakusketa eta bertako instalazioak ikusi zituzten. Egun zoragarria izan... read more

KORRIKA 21

DATORREN APIRALEREN 12AN OÑATIN KORRIKA TXIKI OSPATUKO DUGU, GURE IBILALDIA ONDORENGOA IZANGO DA: SANTA MARINATIK – PLAZARA LHko MAILA GUZTIAK 15:00tan, Haur Hezkuntzakoak ESKOLAN EGINGO DUTE.  KORRIKA HAUNDI OÑATITIK  APIRILAREN 13AN PASATUKO DA EGUN HORTAKO EGITARAUA JAKIN NAHI BADUZUE KLIKATU HEMEN: OÑATIN KORRIKA EGUNA OÑATI KORRIKA KULTURALA BAZKARIA GURE KILOMETROA OLABARRETAKO SEMOFOROTIK, UGARKALDEKO LEHENENGO ETXETARAINO. ANIMO ETA PARTE HARTU!!!!!  IKA IKA IKA HEMEN DATOR KORRIKA INFORMAZIO GEHIAGO:... read more

First Lego League

Zuazola-Larrañako DBH4ko ikasleak First Lego League’ko Euskadiko finalean parte hartu zuten Otsailaren 16an. Talde lanerako gaitasun aparta eta balore etiko argiak adieraziz, euren ezagutza zientifiko-teknikoak erakutsi zituzten, bertara gerturatu ziren ehundaka pertsonen aurrean. Institutuan landutako proiektu zientifiko eta teknikoak aurkeztu eta defendatuz gain, robotikako jokoan parte hartu zuten. Tentsio eta zirraraz betetako eguna izan zen. Guztiaren gainetik, ikasten eta lanean ere primeran pasa dezakegula ikasi zuten txapelketa honetan. Primeran aritu... read more

INAUTERIAK

Martxoaren 5ean, goizez, iñauteriak ospatuko ditugu eskolan. Aurten eskolako ume eta irakasle guztiak kaldereroz mozorrotuko gara. Jaialdia goizeko 11:00etan hasiko da eskolako patioan (euria egingo balu, kiroldegiko kantxa berdean) Jaialdiari amaiera emateko, guztiok elkarrekin Markitos dantza egitera gonbidatzen... read more

DYAko lagunak eskolan

6.mailako ikasleak, oinarrizko lehen sorospenetako ikastaro bat jaso dute DYAren eskutik. Egoera ezberdinen aurrean nola jokatu behar den ikasi dute, hemendik aurrera eurek ere bizitza bat salbatu ahal izango... read more

FELIPE URIARTE GOIMENDIZALEA ESKOLAN

Tximist espedizioarekin hasi eta bere ibilbide osoko gailurrei buruz jardun dira 2 ordutan. 3. mailako ikasleek,Txina gaiarekin ari direla aprobetxatuz, Felipe Uriarte mendizalearen bisita izan dute eskolan. http://urgain.eus/wp-content/uploads/2019/02/BIDEOA.mp4 Izugarrizko esperientzia polita izan da ikasleentzat eta gainera pila bat ikasi dute bai Tibeti buruz, bai Himalayari buruz ere. Eskerrik asko, Felipe eta ikusi... read more

ASPACEko LAGUNAK ESKOLAN

Gaur eskolan bisita oso berezia izan dugu. 3. mailako ikasleak, zentzumenak eta nerbio sistema gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, aniztasun funtzionala duten ASPACEko lagun batzuk etorri dira gugana beraien  egunerokotasunari buruz hitz egitera. Itsu batek, gor batek edo garun paralisia duen pertsona batek bizitzari nola aurre egiten dioten ikusi dugu. Neska-mutilek arreta handiz jarraitu dituzte azalpenak eta bukaeran galdera pila bat egin dituzte. Ekerrik asko eta ikusi... read more

ARRIKRUTZEKO LEHOIA

ATZO DONOSTIRA JOAN GINEN SAN TELMO MUSEORA ARRIKRUTZEKO LEHOIEN HEZURRAK IKUSTERA.SAN TELMORA HELDU GINENEAN BI TALDETAN BANATU GINEN ETA BATZUK TAILERRAK EGIN GENUEN BITARTEAN (LABAR MARGOAK, PUZZLEAK ETA ANIMALIAK BUSTINAKIN) BESTEAK ERAKUSKETA IKUSTERA JOIAN ZIREN. ORDU BAT BERANDUAGO TRUKE EGIN GENUEN.BUKATZEKO BERTAN BAZKALDU GENUEN ETA ESKOLARA BUELTATU GINEN.OSO ONDO PASATU GENUEN ETA ESKERRAK EMAN NAHI DIEGU BAI ULMARI BAI OÑATIKO UDALETXEARI BIDAI HAU ESKEINTZEAGATIK.HONA HEMEN EGUN HORRETAKO... read more

ATEAK ZABALIK

Urtarrilak 28tik otsailak 8ra bitartean aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da. Aldez aurretik gure eskola ezagutu nahi baduzu, urtarrilak 26an bisita gidatuak izango ditugu. Urtarrilak 28tik aurrera eskolako ateak zabalik izango dituzue, gure eguneroko lana ezagutu ahal izateko. Ez galdu aukera!! Merezi... read more

GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA

Hauek dira gabonetako postal lehiaketako irabazleak. Zorionak guztioi!! HELENE KORTABARRIA, LH2 GILLEN BIAIN, LH3 MALEN ARANBURU, LH6 Eskolako sarreran daude ikusgai, parte hartu duten ikasle guztien... read more

Sotoko inaugurazioa.

Gaur goizean ireki da ofizialki eskolako soto berriztua. Eskolako zuzendaria Ines Zubia, Mikel Biain Alkatea eta hezkuntza saileko Gemna Gonzalez de Txabarri izan dira irekiera ekitaldian. Irekiera ofiziala gaur izan den arren, datorren ostegunean, hilak 20an, herritar guztiei zabalduta egongo da 17:00etatik 19:00etara. Ikusi goienak egin duen... read more