PUBLIKOA ETA GUZTIONTZAT

KALITATEZKOA ETA BALIABIDE GUZTIEKIN

HERRIAREN NEURRIKOA

PARTE HARTZAILE ETA INTEGRATZAILEA

EUSKALDUNA

Urgain Eskola hezkuntza ibilbidea

0 urtetik aurrerako hezkuntza


Guztiona, guztion artean


Familia bat izan ginena
zuahizka txiki bat bezalakoa
Orain zuhaitz bat osatu dugu
hostoez beterikoa
 
Udazkeneko hosto lehorrak
Urgainera erortzeko garaian
beste bidai bat hasiko dute
Urgaineko ikasbidaia
 
Guztiona guztion artean
kalitatezko, euskaldun ta publikoa,
lau zutaberen gainean eraikia
herriaren neurrikoa
Txiki-Txokotik, Larrañara,
ur gainean egindako bidaia,
Errekalde ta Zuazola
bizitzaren ikasgaia
 
Udazkeneko hostoak gara
eta haizeak bultzatuta jaustean
bidai berri bati ekin diogu
Urgaineko korrontean
 
Guztiona guztion artean
kalitatezkoa, euskaldun ta publikoa
lau zutaberen gainean eraikia
herriaren neurrikoa

urgain ibilbidea


Berriak


First Lego League

Zuazola-Larrañako DBH4ko ikasleak First Lego League’ko Euskadiko finalean parte hartu zuten Otsailaren 16an. Talde lanerako gaitasun aparta eta balore etiko argiak adieraziz, euren ezagutza zientifiko-teknikoak erakutsi zituzten, bertara gerturatu ziren ehundaka pertsonen aurrean. Institutuan landutako proiektu zientifiko eta teknikoak aurkeztu eta defendatuz gain, robotikako jokoan parte hartu zuten. Tentsio eta zirraraz betetako eguna izan zen. Guztiaren gainetik, ikasten eta lanean ere primeran pasa dezakegula ikasi zuten txapelketa honetan. Primeran aritu...

INAUTERIAK

Martxoaren 5ean, goizez, iñauteriak ospatuko ditugu eskolan. Aurten eskolako ume eta irakasle guztiak kaldereroz mozorrotuko gara. Jaialdia goizeko 11:00etan hasiko da eskolako patioan (euria egingo balu, kiroldegiko kantxa berdean) Jaialdiari amaiera emateko, guztiok elkarrekin Markitos dantza egitera gonbidatzen...

DYAko lagunak eskolan

6.mailako ikasleak, oinarrizko lehen sorospenetako ikastaro bat jaso dute DYAren eskutik. Egoera ezberdinen aurrean nola jokatu behar den ikasi dute, hemendik aurrera eurek ere bizitza bat salbatu ahal izango...

FELIPE URIARTE GOIMENDIZALEA ESKOLAN

Tximist espedizioarekin hasi eta bere ibilbide osoko gailurrei buruz jardun dira 2 ordutan. 3. mailako ikasleek,Txina gaiarekin ari direla aprobetxatuz, Felipe Uriarte mendizalearen bisita izan dute eskolan. http://urgain.eus/wp-content/uploads/2019/02/BIDEOA.mp4 Izugarrizko esperientzia polita izan da ikasleentzat eta gainera pila bat ikasi dute bai Tibeti buruz, bai Himalayari buruz ere. Eskerrik asko, Felipe eta ikusi...

ASPACEko LAGUNAK ESKOLAN

Gaur eskolan bisita oso berezia izan dugu. 3. mailako ikasleak, zentzumenak eta nerbio sistema gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, aniztasun funtzionala duten ASPACEko lagun batzuk etorri dira gugana beraien  egunerokotasunari buruz hitz egitera. Itsu batek, gor batek edo garun paralisia duen pertsona batek bizitzari nola aurre egiten dioten ikusi dugu. Neska-mutilek arreta handiz jarraitu dituzte azalpenak eta bukaeran galdera pila bat egin dituzte. Ekerrik asko eta ikusi...

ARRIKRUTZEKO LEHOIA

ATZO DONOSTIRA JOAN GINEN SAN TELMO MUSEORA ARRIKRUTZEKO LEHOIEN HEZURRAK IKUSTERA.SAN TELMORA HELDU GINENEAN BI TALDETAN BANATU GINEN ETA BATZUK TAILERRAK EGIN GENUEN BITARTEAN (LABAR MARGOAK, PUZZLEAK ETA ANIMALIAK BUSTINAKIN) BESTEAK ERAKUSKETA IKUSTERA JOIAN ZIREN. ORDU BAT BERANDUAGO TRUKE EGIN GENUEN.BUKATZEKO BERTAN BAZKALDU GENUEN ETA ESKOLARA BUELTATU GINEN.OSO ONDO PASATU GENUEN ETA ESKERRAK EMAN NAHI DIEGU BAI ULMARI BAI OÑATIKO UDALETXEARI BIDAI HAU ESKEINTZEAGATIK.HONA HEMEN EGUN HORRETAKO...

ATEAK ZABALIK

Urtarrilak 28tik otsailak 8ra bitartean aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da. Aldez aurretik gure eskola ezagutu nahi baduzu, urtarrilak 26an bisita gidatuak izango ditugu. Urtarrilak 28tik aurrera eskolako ateak zabalik izango dituzue, gure eguneroko lana ezagutu ahal izateko. Ez galdu aukera!! Merezi...

GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA

Hauek dira gabonetako postal lehiaketako irabazleak. Zorionak guztioi!! HELENE KORTABARRIA, LH2 GILLEN BIAIN, LH3 MALEN ARANBURU, LH6 Eskolako sarreran daude ikusgai, parte hartu duten ikasle guztien...

Sotoko inaugurazioa.

Gaur goizean ireki da ofizialki eskolako soto berriztua. Eskolako zuzendaria Ines Zubia, Mikel Biain Alkatea eta hezkuntza saileko Gemna Gonzalez de Txabarri izan dira irekiera ekitaldian. Irekiera ofiziala gaur izan den arren, datorren ostegunean, hilak 20an, herritar guztiei zabalduta egongo da 17:00etatik 19:00etara. Ikusi goienak egin duen...

EA21, LOGO LEHIAKETA

Eskola agenda 21eko logo irabazlea badugu!! Bozka gehien jaso dituen lana, Eneida Elexpuruk aurkeztu duena izan da! Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta mila...