PUBLIKOA ETA GUZTIONTZAT

KALITATEZKOA ETA BALIABIDE GUZTIEKIN

HERRIAREN NEURRIKOA

PARTE HARTZAILE ETA INTEGRATZAILEA

EUSKALDUNA

Urgain Eskola hezkuntza ibilbidea

0 urtetik aurrerako hezkuntza


Guztiona, guztion artean


Familia bat izan ginena
zuahizka txiki bat bezalakoa
Orain zuhaitz bat osatu dugu
hostoez beterikoa
 
Udazkeneko hosto lehorrak
Urgainera erortzeko garaian
beste bidai bat hasiko dute
Urgaineko ikasbidaia
 
Guztiona guztion artean
kalitatezko, euskaldun ta publikoa,
lau zutaberen gainean eraikia
herriaren neurrikoa
Txiki-Txokotik, Larrañara,
ur gainean egindako bidaia,
Errekalde ta Zuazola
bizitzaren ikasgaia
 
Udazkeneko hostoak gara
eta haizeak bultzatuta jaustean
bidai berri bati ekin diogu
Urgaineko korrontean
 
Guztiona guztion artean
kalitatezkoa, euskaldun ta publikoa
lau zutaberen gainean eraikia
herriaren neurrikoa

urgain ibilbidea


Berriak


ESKOLAKO HORMA MARGOTU DUGU!

Kaixo guztioi, Horma irudiaren margotze lanek bi egun hauetan izan duten harrera beroari esker, amaitutzat ematen ditugu auzolanean egin beharreko lanak.Bihartik aurrera Mirari Sagarzazu berak egingo ditu azken ukituak.Mila esker gerturatu eta horma irudian zuen zatitxoa margotzeko tartetxoa hartu duzuen guztioi!Emaitza zuen gustokoa izatea espero dugu,Guraso...

ONDO PASA OPORRAK!

Lan asko egin ondoren iritsi dira udako oporrak! Ez ahaztu oporretan ikasturtean ikasitako guztia, baina disfrutatu oporrak!!

TREN IBILTARIA

Beste urte batez,  Errekaldeko Guraso elkarteak “Tren ibiltaria” izenarekin maiatzaren 13 tik 24 ra, eskolako neska-mutilentzat eta hauen gurasoentzat eskolara oinez joateko ekintza antolatu du. Bertako helburu nagusia eskolara oinez edo beste modu jasangarri batez joatea izango da. Parte hartzera animatzen zaituztegu. Data: Maiatzak 13 – Maiatzak 24 Ibilbideak: San Lorentzo (Tuneleko Sarrera): 8:40 Kasablanka: 8:25 –> Aker: 8:45 Bidebarrieta (Dia): 8:40 –> Kultur Etxea: 8:50 San Martingo Zubia: 8:40 –> Kultur Etxea:...

LGTBIQ+

ZERGATIK OSPATZEN DUGU HOMOFOBIAREN KONTRAKO EGUNA MAIATZAREN 17AN? Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da, izan ere 1990eko egun jakin horretan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen. Erabakia hark helburu bat baino gehiago du; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lortzea, eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) homofobiaren kontrako egunari onespena ematea. Eskaera honekin LGTB kolektiboek ez ezik, erakunde publiko batzuek ere bat egiten dute. 2006an kolektibo honen ibilbidean aurrerapauso berri bat ematen zen , eta Indonesiako Yogykartan giza eskubideetan adituak ziren 29 pertsonek dokumentu bat sortu zuten. Bertan, horrelako eskubideak batuz: 1. Edozein orientazio sexual edo genero identitatea duen gizakiak du giza eskubideen babesa. 2. Berdintasunean bizitzeko eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea. 3. Bere izaera juridikoa onartua izateko eskubidea. Halere, aurrera pauso handiak eman badira ere, badaude datuak kontrakoa ere adierazten dutenak. Euskal Autonomi Erkidegora hurbiltzen bagara berehala ohartuko gara homofobia arazo larria jarraitzen duela izaten gure ikastetxeetan. Azken hau baieztatzera dator ISEI-IVEI-k ateratako azken datuak. Datu hauen arabera: Etengabe baztertzearen arrazoiak ikasleen esanetan ( txostenaren 30 orrialdearen grafikoak adieratzen duenez ) DBH-n gaytzat hartzea ( %23,6) edo lesbianatzat hartzea (% 7,3) izango...

LANA EGINAZ GOAZ AURRERA!!

https://prezi.com/-ygjfxp56j2t/?utm_campaign=share&utm_medium=copy LANA EGINAZ GOAZ AURRERA 6.mailako ikasleek 4. gaiari amaiera emateko, proiektu hau egin dute. Historiako garai ezberdinak bideo bitartez azalduta daude. Ea beraiek beste ikasten duzuen!!...

KARAPAIXUA

Urteroko ohiturari eutsiz, guraso elkarteak, karapaixoak banatu ditu ikasleen artean. Hona hemen, haur hezkuntzan etaratako argazki batzuk!! On...

LIBURUAREN ASTEA

Apirilaren 22a liburuaren nazioarteko eguna da eta ikasturte honetan Aste Santuko oporretan egongo garenez, hilaren hasierara aurreratzea erabaki genuen. Beraz, apirilaren 8tik 11ra liburuaren astea antolatuko dugu eskolan. Ekintza desberdinak egin ditugu; liburu trukaketa, ipuinak asmatu eta haien kontaketak egin ditugu. Haur bakoitzak eskolara etxeko liburu bat ekarri du eta bere kideekin trukatu...

GOMIZTEGIRA IRTEERA

Joan den asteazkenean 3. mailako ikasleak Gomiztegi baserrira joan ziren. Bertan, artzantzaren mundua ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Ekintza hauek egin zituzten: gatzatua prestatu, gazta dastatu, artzai txakur erakusketa eta bertako instalazioak ikusi zituzten. Egun zoragarria izan...

KORRIKA 21

DATORREN APIRALEREN 12AN OÑATIN KORRIKA TXIKI OSPATUKO DUGU, GURE IBILALDIA ONDORENGOA IZANGO DA: SANTA MARINATIK – PLAZARA LHko MAILA GUZTIAK 15:00tan, Haur Hezkuntzakoak ESKOLAN EGINGO DUTE.  KORRIKA HAUNDI OÑATITIK  APIRILAREN 13AN PASATUKO DA EGUN HORTAKO EGITARAUA JAKIN NAHI BADUZUE KLIKATU HEMEN: OÑATIN KORRIKA EGUNA OÑATI KORRIKA KULTURALA BAZKARIA GURE KILOMETROA OLABARRETAKO SEMOFOROTIK, UGARKALDEKO LEHENENGO ETXETARAINO. ANIMO ETA PARTE HARTU!!!!!  IKA IKA IKA HEMEN DATOR KORRIKA INFORMAZIO GEHIAGO:...