ESKOLA KIROLEKO WEB BERRIA

ESKOLA KIROLEKO WEB BERRIA

Oñatiko eskola kirolak, web gune berria dauka. Bertatik jarraitu ahal izango duzue informazio guztia (jardunaldien informazioa, argazkiak, azken berriak,…) eta ziur gaude guztion arteko komunikazioa errazteko tresna bikaina izango...
MAIATZAK 17, LGTBIQ

MAIATZAK 17, LGTBIQ

LGTBIQ fobiaren eguna ospatzeko 2 ekintza burutu genituen eskolan. Alde batetik,  ikasleek horma-irudi bat sortu zuten eta bestetik, globoak erabiliz, guztion artean erromako zubi bat sortu genuen . Hemen dituzue argazkiak   GURE ESKOLAN EZ DAGO LEKURIK LGTBIQ fobiarentzat ZERGATIK OSPATZEN DUGU HOMOFOBIAREN KONTRAKO EGUNA MAIATZAREN 17AN? Homofobia eta transfobiaren kontrako eguna maiatzaren 17an ospatzen da, izan ere 1990eko egun jakin horretan, Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu baitzuen. Erabakia hark helburu bat baino gehiago du; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioa lortzea, eta bestetik, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) homofobiaren kontrako egunari onespena ematea. Eskaera honekin LGTB kolektiboek ez ezik, erakunde publiko batzuek ere bat egiten dute. 2006an kolektibo honen ibilbidean aurrerapauso berri bat ematen zen , eta Indonesiako Yogykartan giza eskubideetan adituak ziren 29 pertsonek dokumentu bat sortu zuten. Bertan, horrelako eskubideak batuz: 1. Edozein orientazio sexual edo genero identitatea duen gizakiak du giza eskubideen babesa. 2. Berdintasunean bizitzeko eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea. 3. Bere izaera juridikoa onartua izateko eskubidea. Halere, aurrera pauso handiak eman badira ere, badaude datuak kontrakoa ere adierazten dutenak.  ...
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

1994tik, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzen dugu guraso elkarteok, eskola-komunitateetako gainontzeko kideekin batera eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzeko asmoz. Ikastetxe publiko batekin elkarlanean antolatzen du EHIGE-k urtero jai hau. Oraingo honetan Lekeitioko eskola eta institutuko kideekin batera. Ekaineko aurreneko igandean ospatzen dugu jaia. Ekainaren 3an izango dugu beraz 2018ko hitzordua....
EMAKUME FUTBOLARIAK

EMAKUME FUTBOLARIAK

Emakume futbolarien inguruko proiektuari amaiera ezin hobea eman zioten atzo 5.mailako ikasleek zein gurasoek, Anoetara emakumezkoen euskal derbia ikustera joanda. Gaur egun, emakume futbolariek eta gizonezko futbolariek oso zaila dute profesionaletara iristea. Gizonezko futbolariek emakumezkoek baino askoz diru gehiago irabazten dute. Gizonezko futbolari bat kalean ikusita, gehienok ezagutuko genuke, aldiz emakume futbolariak ez ditugu ezagutzen. Aurten, 5.mailako ikasleak hori aldatzen saiatuko gara. Horretarako, emakumezkoen Iberdrola Liga ezagutzeko kiniela bat egiteaz gain, gure artera Iraia Iparragirre eta Ane Etxezarreta jokalariak eta Garbiñe Etxeberria kirol arduraduna etorri dira.   argazki guztiak...